Albistea
Herritarrek euren botoekin, 2026ko Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel irabazlea aukeratu ahal izango dute epaimahaiak aukeratutako lau kartel finalisten artean. Honakoak dira lau kartel finalisten izenburuak: Aurresku, Danok Batera, Edonora!, Gozatzeko Ordua Da eta Festak.
Orain, herritarrek, gaurtik (uztailak 1), uztailaren 10era bitartean bozkatu ahal izango dute lau kartel finalisten artean. Kartelak ikusgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean (09:00-14:00 eta 17:00-21:15) eta Bermeoko Udalaren webgunean.
Pertsona bakoitzak baten bakarrik bozka dezake, Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean ezarrita dagoen kutxan edo Internet bidez hurrengo loturan: https://labur.eus/kartelfinalistenbozketa. Lotura Bermeoko Udaleko webgunean (www.bermeo.eus) eta sare sozialetan egongo da herritarren eskura. Kutxan jasotako botoek %70eko balioa izango dute, eta Internet bidezkoek, berriz, %30.
Aurten 21 kartel aurkeztu dituzte lehiaketara. Epaimahaia joan den barikuan batu zen lehiaketara aurkeztutako kartel guztiak aztertzeko. Aukeraketa egiterako orduan honakoak izan zituzten kontuan: Proposamenen estetika, Bermeoren izaera islatzea, baloreak kontuan izatea eta originaltasuna.
Epaimahaiak eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei, egindako lanagatik eta Bermeoko jaietako kartela aukeratzeko lehiaketan parte hartzeagatik.