Tramiteak

Tramitea

Aurrekomunikazio bidezko obra txikiak/ Obras menores por comunicaición previa On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaTelefono bidezko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Jarraian zerrendatzen diren obrak egiteko behar den jakinarazpena da, interesdunak Udalean aurkeztu behar duena obrak hasi aurretik.

1.- Etxebizitzen kasuan:

-Egurrezko egitura duten eraikinetan, ez da sukaldeetako eta komunetako zorua aldatuko.

-Ez da etxebizitzaren banaketa aldatuko.

-Ez da eraikinaren egitura, ez fatxada aldatuko.

-Ezin da beheko solairuan izan, ezta estalpean ere.

-Ez du 18.000 €ko kostua (BEZa kanpo) gaindituko.

Obra-mota:

   - Zoruen akaberak
   - Sabaien akaberak
   - Hormen akaberak
   - Instalazioak

2.- Etxebizitzareko ez diren lokalen kasuan:

-Obra txikien aurrekomunikazioa aurkezteak ez du Jarduera lizentziaren aurrekomunikazioa sahiesten, eta hala badagokio, batera aurkeztuko lirateke.

-Ez da banaketa aldatuko, ezta erabilera ere eta ez da lokala handiagotuko.

-Ez da eraikinaren egitura, ez fatxada aldatuko.

-Ez du 18.000 €ko kostua (BEZa kanpo) gaindituko

Obra-mota:

- Zoruen akaberak
- Sabaien akaberak
- Hormen akaberak

Nori zuzendutako tramitea da?

Zehaztutako baldintzak betetzen dituen obra txiki zehatz bat Bermeon egin behar duen edozein interesduni.

Jarraibideak:

- Aurrekomunikazioa aurkeztu beharko da dagokion dokumentazioarekin, Udalak emondako inprimakian IN-233

- Eskaria, eta dokumentazioa, jaso eta dagozkion zerga eta tasa autokitapen bidez kitatuko zaizkio interesdunari.

- Udal Teknikariak aztertuko dau, obrek hirigintzako araudia betetzen duten ala ez.

- Obrak jakinarazitako jarduketa-prozeduraren aplikazio-esparruaren barruan daudela egiaztatzen bada eta exekuzioak aitortutako baldintzak betetzen dituela, jarduketa bukatutzat joko da.

- Udal-ikuskariek kontrako txostena ematen badute, dagozkion diziplina-ekintzak bideratuko dira.

- Obrak erabilera duen lokal batean egiten badira, ofizioz egiaztatuko da irekitzeko lizentzia duen eta jarduera hastearen aitorpen erantzulea dituen ala ez.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

- Obren aurrekontu zehatza.

- Lokalen kasuan:

   - Krokisa eta barne- distribuzioa
   - Kanpoko fatxadaren argazkia

Baldintzak:

- Jakinarazpen honek sei hilabeteko balioa izango du aurkezten den egunetik hasita. Epe hori amaitutakoan, iraungi egingo da eta, ondorioz, debekatuta geratuko da obra horiek egitea.

- Azaldutako obrak bakarrik egin ahal izango dira. Udaleko ikuskatzaileak jabetzen badira obrak ez direla komunikatutako jarduera-prozeduraren aplikazio-eremuaren barrukoak eta emandako datuak zuzenak ez badira edo gezurrezkoak badira, obrek ez dutela lizentziarik ulertuko da eta, hortaz, lizentzia etetea ekar dezake eta egoki diren erantzukizunak eskatzea.

- Jakinarazpen honek ez du jabari publikoa okupatzeko, ez elementu osagarririk jartzeko baimenik ematen. Instalazio horiek jartzeko baimena bere aldetik eskatu beharko da.

- Udal zerbitzuetako langileei obretara sartzen utziko zaie, ikuskapena egin dezaten.

- Eraikuntza lanetako eraikuntza, segurtasun eta osasun arloan aplikatzekoak diren xedapen guztiak beteko dira.

- Aurrekomunikazio honekin obrak egiten hasi ahal izateko, nahitaezkoa da dagozkion tasa eta zergak autokitapen bidez ordainduta edukitzea.

- Kontenedorerik behar izatekota eta alde zaharrean jarriko bada, kontenedorearen gehienezko neurria 2,6 m3-kokoa izango da eta okupatutako azalera, 4,35 m2-koa.

- Behin obrak burututa, hondakinak nora bideratu diran jakinarazi beharko dau lizentzia jasotzaileak, udalean.

Unidade arduraduna:

Urigintza, Obra eta Ingurumen Saila

Ebazpen Organoa:

Alkatea

Aurkezteko epea:

Jagokon obrea hasi baino lehen

Tramitazino epea:

Berehala aurrez aurreko tramitea egitekotan

24 ordu Egoitza elektronikotik egitekotan

Administrazino-isiltasunaren eragina:

Ez da aplikagarria

Udal konpromisoa:

Berehala kitatu eta lizentzia igortzea

Tasa ordainketa:

Aurkeztutako aurrekontuaren %5a gehi kostu tartearen arabera honako tasa aplikatzen zaio:

 -300 eurotik beherakoak: 15,97€
 -300,01 euro eta 601 euro bitartekoak: 31,96€
 -601,01 euro eta 1.502 euro bitartekoak: 63,88€
 -1.502,01 euro eta 3.005 euro bitartekoak:149,80€
 -3.005,01 euro eta 6.010 euro bitartekoak: 249,88€
- 6010,01 eurotik gorakoak: 299,95€

Datuak berraztertuta: 2019ko apirila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz bulegoan:

Egunero 8:30-14:30
Martitzen eta eguenetan: 16:30-19:00
Zapatuetan
: 10:00-13:00 Udan arratsaldeetan itxita

Fitxategiak: IN-233

Telefonoa

Udalak, telefono bidezko 010 Zerbitzuaren bidez tramitazioaren informazio guztia eskaintzen dau.

Zerbitzuaren ordutegia:

Egunero 8:30-14:30
Martitzen eta eguenetan: 16:30-19:00
Zapatuetan: 10:00-13:00 Udan arratsaldeetan itxita

eMaila

Zalantza guztiei argibideak eskaintzen zaizkie: antolakuntza@bermeo.eus helbidera bialdu daitezke zalantzak zein informazio beharrizan guztiak

Hitzordua

Obra txikien aurretiazko jakinazpenei buruzko edozein gai landu edo aztertzeko, Urigintzako teknikariarekin hitzordua hartu daikezu. Horretarako 010 zerbitzura deitu daikezu, Berhaz bulegoan eskatu daikezu edo on-line egin daikezu. Urigintzako teknikariarekin jarduteko ordutegia: Martitzenetan 10:30-11:30etara

Erlazionatutako dokumentazinoa honakoa da: IN-233

Jarri daitekeen administrazino helegitea berraztertze-helegitea izango da, ebazten dauen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza

Tramite zerrenda