Tramiteak

Tramitea

Kirol txartelan baja emoteko eskaria/ PeticiĆ³n para darse de baja en el polideportivo On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramitea

Xedea:

Araneko kiroldegian abonatasunari baja emotea.

Norentzako tramitea da?

Bermeoko zein Urdaibaiko kirol txarteldun guztiei.

Zein da tramite honen erantzulea?

Kirol Patronatuko administraria

Ebazpena

Kirol Patronatuko lehendakaria

Tramitazino epea:

Edozein momentutan eskatu ahal izango da baja, baina urte hori amaitu arte abonatu izaten jarraituko da. Hurrengo urterako baja eskatzeko epea urte horretako abenduko azken astean amaituko da. Hala ere, urte horretako kuota kobratzen dan egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epea egongo da urte horretarako baja eskatu eta kuota atzez botatzeko.

Administrazino- isiltasunaren eragina:

Baieslea

Baja eskatzeko prozedura eta epeak

Kiroldegiko abonatu kuota urtearen lehenengo hamabostaldian ordainduko da. Abonatua ados ez balego ordaindutako kuotarekin, hilabeteko epea eukiko dau baja emoteko zein kuota aldaketa eskatzeko justifikabide diren dokumentuak aurkeztuta. Kuota ordaintzen dan egunetik hilabete pasa ondoren ez da onartuko inolako bajarik ez aldaketarik urte horretarako. Bajak hurrengo ekitaldirako izango dira

Abonatu batek baja eskatu nahi izanez gero, baja inprimaki ofizialean eskatu eta txartelak itzuli beharko dauz.

Udalaren konpromisoa:

Egun bitan tramitea amaitzea

Datuak berraztertuta: 2020ko urtarrila Datuak berraztertzeko datea: 2021ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Areneko Kiroldegiko bulegoan: Egunero: 8:00-21:30

Zapatuetan: 09:00-14:00 eta 16:30-20:00

Domekan : 900-14:00

Udan

Egunaro: 8:00-13:00 eta 17:00-21:30

Zapatu-domeka: 9:00-14:00

eMaila

Udal Kirol Patronatuak mail bidez ere jasotako idatziak bideratzen dauz, horretarako zure eskaria kiroldegia@bermeo.eus helbidera bialdu behar dozu.

Abonatu baja eskaera orria

Tramite zerrenda