Tramiteak

Tramitea

Kirol taldeak eta elkarteak instalazioak erreserbatzea/ Reserva de instalaciones para grupos deportivos y asociaciones On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramitea

Xedea:

Araneko kiroldegiko kirol instalazioak (kantxa, igerilekua eta gelak), Hermanuetako kantxa, zein Artza frontoia, entrenamenduak, lehiaketak edo erakusketak antolatzeko kirol instalazioen erreserbak egitea.

Norentzako tramitea da?

Bermeoko kirol talde edo elkarteetarako, federatuta egon ala ez.

Beharrezko baldintza

Kirol Patronatuko abonatuak izan behar dira udal instalazinoak erabiltzen dabezan kirol taldeko kideak

Nor da tramite honen erantzulea?

Kirol Patronatuko zuzendaria

Ebazpena

Kirol Patronatuko lehendakaria

Tramitazinoa:

Entrenamenduak edota lehiaketak egiteko eskariak urte bakotxeko maiatzaren 1etik ekainaren 30era bitartean egin beharko dira. Aurkeztu diran eskarien arabera emongo dira baimenak, instalazinoen ordutegiak kontuan izanda eta Kirol Patronatuko erispide teknikoak beteta.

Horreek baimenak denporaldi baterako emongo dira, irailaren 30etik hurrengo urterako ekainaren 30era. Izaera erregularra daukien lehiaketa ofizialen kasuan, taldeek gitxienez hilabete lehenago konfirmatu beharko dabez lehiaketaren egunak eta ordutegiak

Instalazinoak erabiltea baimentzen danean erabiltzaileen datu honeek emon beharko dira irailaren 30a baino lehen: Izen-abizenak, jaiotegunak, helbideak, Kirol Patronatuko abonatu zenbakia.

Entrenamenduak egiteko baimenak patronatuak berak antolatutako ekintzek baldintzatuta egongo dira, eta aurretiaz onartuta egonda be, aipatutako arrazoi horregaitik ordutegia aldatu edo bertan behera itxi beharra balego, ez litzateke egongo erreklamatzerik. Aldatu beharra egon ezkero, Kirol Patronatuak astebete lehenago adieraziko dio taldeari.

Tasa ordainketarik:

Ez dago

Datuak berraztertuta: 2020ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2021eko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Areneko Kiroldegiko bulegoan: Egunero: 8:00-21:30

Zapatuetan: 09:00-14:00 eta 16:30-20:00

Domekan : 900-14:00

Udan

Egunaro: 8:00-13:00 eta 17:00-21:30

Zapatu-domeka: 9:00-14:00

eMaila

Udal Kirol Patronatuak mail bidez ere jasotako idatziak bideratzen dauz, horretarako zure eskaria kiroldegia@bermeo.eus helbidera bialdu behar dozu.

Instalazioen erreserba taldeak inprimakia

Tramite zerrenda