Tramitea
Xedea:
Informazinoa eskaini: Udalagaz edo bere erakunde autonomoakaz erlazionatutako informazino guztia eskuratu, beti eguneratutako datuak eduki, leku bakarrean edo dei bakarrean informazinoa guztia eukita beherala eskaintzea da izapide honen xedea.
Nori zuzendutako tramitea da?
Edozein interesdunari
Zein da tramite honen erantzulea?
Antolakuntza eta Teknologi barriak Saila
Ebazpena
Alkatea
Noiz aurkeztu behar da eskaera?:
Ez dago epe murrizketarik
Tramitazio epea:
Berehala
Administrazio-isiltasunaren eragina:
Amaitutako espedienteak: baiezlea; amaitu gabeko espedienteak: interesdunek bakarrik
Udal konpromisoa
Beti eguneratutako datuak eukiteaz gain momentuan jasoko dau herritarrak, udal tramite, udal erakunde, udal sail, zinegotzi, herriko ekimenak, herriko enpresen, erakunde publiko eta zerbitzuetako ordutegiak, ikastaroak eta udaletik kudeatzen dan informazio guztia.
Datuak berraztertuta: 2020ko urtarrila Datuak berraztertzeko datea: 2021eko otsaila
Berhaz bulegoan: Astelehena, eguaztena eta barikua: 08:00-15:15
Martitzen eta eguenetan: 08:00- 14:00
16:00- 18:00
Udan: Goizez: 08:00 - 14:30
Udan arratsaldeetan itxita
Informazinoa interesdunaren eskura jartzen da. Dei bakarrean eta momentuan interesdunak, herriari, udalari, udaleko erakunde publiko guztiei, herriko enpresei zein herrian egiten diran ekimenei buruz behar dauan informazioa eskaintzen jako. Horretarako:
Astelehena, eguaztena eta barikua: 08:00-15:15
Martitzen eta eguenetan: 08:00- 14:00
16:00- 18:00
Udan: Goizez: 08:00 - 14:30
Udan arratsaldeetan itxita
Interesdunak antolakuntza@bermeo.eus helbidera behar dauan informazio eskaria egin daike eta zuzenean jarritako helbide elektronikora bueltatuko jako edo informazio hori daukan sail zein teknikari erantzulearekin harremanetan jarriko dau.
Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (ATB Saileko teknikaria) BARIKUA 11:00-12:00etara
IN-03 Eskaera orri orokorra
Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.
Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, datu guztiak eskaintzen deutsuguz:
FITXATEGIAREN IZENA: SARRERA ETA URTEERA ERREGISTROA
FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Bermeoko Udalean sartzen edo irteten diren agirien, Idazkaritzako agirien (dekretuak, erabakiak) eta beste espediente batzuen sarrera eta irteera erregistroko aplikazio guztiak.
DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Eskabide eta beste formulario mota batzuen bidez interesdunek emandako datuak.
LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi
TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.
FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea
SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)
SEGURTASUN NEURRIAK:Maila altua
PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217
DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180032
Jarri daitekeen administrazio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa.