Tramitea
Xedea:
Ibilgailuen sarrera eta irteera bideratzeko aprobetxamendu iraunkorra edo aldi baterakoa zein aurreko guneko erreserba bermatzea da izapide honen helburua
Nori zuzendutako tramitea da?
Ibilgailua Bermeon kokatutako garaje batera sartzeko beharrezkoa dan jabari publikoko erabilera eta aurreko guneko erreserba egiteko beharrizana daukan edozeini
Baldintzak:
Udalak, eraikuntza, lokal, orube eta lurretara espaloiak erabiliz ibilgailuak sartzeko lizentziak emongo dauz lizentzia indarrean dagoan bitartean okupaturik eta erabilita egon beharko daualarik, gitxienez bi ibilgailu kopuruagaz, eta lokalak gitxienez 40 m2koa izan beharko dalarik.
Eskari idatzian, Arduralaritzarako Jardunbide Legearen 69 artikuloak ezarritako baldintzez gain, agertu beharko da:
a) Eskatzen dan lizentzi moetea -aldi baterakoa edo iraunkorra nahiz eta, Udalak, kasu bakoitzean egokiena deritzona emongo dauan.
b) Toki horretan egongo diran ibilgailuen kopurua
Eskariari, ondorengo agiriak erantsiko dira:
a) Toki horren lekutasun planoa, 1:500 eskalara.
b) Tokiaren planoa 1:100 eskalara, azalerea eta ibilgailuak izango dauzan gunean zeharturik.
c) Udal zerga guztiak ordainduta daukazala adierazten dauan, Udal Kontuhartzailaritza Sailak emondako egiaztagiria.
d) Iharduerea zabaltzeko udal lizentziaren fotokopia, aldi baterako lizentzia eskatzen danean bakarrik.
Lokalean gertatzen dan edozelako iharduera aldakuntza edo jabe edo ta errentari aldaketaren barri Udalari emon beharko jako, aldakuntza horreek gertatzen diranetik hasitako 10 eguneko epe barruan.
Zein da tramite honen erantzulea?
Urigintza, Obra eta Ingurumen Saila
Ebazpena
Alkatea
Noiz aurkeztu behar da eskaera?:
Beharrizana dagoanean
Tramitazio epea:
Hilbabete bat
Administrazio-isiltasunaren eragina:
Ezezlea
Udal konpromisoa:
Beharrezko eduki eta eranskin guztiak jaso ekintza bakarragaz tramitazino guztia jorratu daiten.
Tasa ordainketa:
1.- Ibilgailuak espaloietatik sartzea, metro lineal bakotxeko edo zatika, urtean:
1.1.-Ibilgailua eraikinetan sartzea, ibilgailuak gordetzeko sarreren aurreko bide publikoan ibilgailuak aparkatzeko debekuagaz, beti be lizentziak iraunkorrak badira:
1.1.1.-Hiru ibilgailu edo gehiago hartzeko moduko lokalak edo 60m2 baino gehiago daukanak: 54,97 €
1.1.2.-Jaubeen alkartekoek bakarrik erabilteko garajea: 48,78 €
1.1.3. Bi ibilgailu sartzen diranean edo lokalak 40 m2 eta 60 m2 bitarteko azalera daukanean 36,64 €
1.1.4. Ibilgailu bat sartzeko lizentziadunak: 18,32 €
1.2.-Ibilgailuak eraikinetan sartzea lokalak 60 m2 baino gitxiago daukanean eta bat edo bi ibilgailu bakarrik gordeteko kapazidadea daukanean: 27,42 €
1.3.-Ibilgailua eraikinetan sartzea, ibilgailuak gordetzeko sarreren aurreko bide publikoan ibilgailuak aparkatzeko debekuagaz, beti be lizentziak aldi baterakoak: 54,97 €
1.4.-Edozein dala jabea ibilgailua eraikinetan sartzea, ibilgailuak godetzeko sarreren aurreko bide publikoan ibilgailuak aparkatzeko debeku barik, lokalak hiru ibilgailu edo gehiago hartzeko modukoa danean edo 60m2 baino gehiago daukanean: 44,06 €
2.-Bide publikoko aprobetxamendu erreserba bakotxeko,urtean:
2.1.-Bide publikoa taxi geltokirako erreserbatzea: 111,33 €
2.2.-Bide publikoa autobus geltokirako erreserba bakotxa: 396,17 €
2.3.-Bide publikoa aparkaleku esklusiborako erreserbatzea: 53,66 €
Datuak berraztertuta: 2020ko urtarrila Datuak berraztertzeko datea: 2021eko otsaila
Berhaz bulegoan: Astelehena, eguaztena eta barikua: 08:00-15:15
Martitzen eta eguenetan: 08:00- 14:00
16:00- 18:00
Udan: Goizez: 08:00 - 14:30
Udan arratsaldeetan itxita
Eskaria izenpetuta eta jagokon agiri guztiak aurkeztuta antolakuntza@bermeo.eus helbidera bideatu daiteke, berehala emoten jako sarrerea eta Urigintzara bideratzen da. Lizentzia eta plaka bila hilabetea igarota bideratu beharko da intersduna berhaz bulegora.
Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Urigintzako teknikaria) MARTITZENETAN 10:30-11:30etara
IN-11: Lizentzia iraunkorra
IN-12: Aldi baterako lizentzia
Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.
Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, datu guztiak eskaintzen deutsuguz:
FITXATEGIAREN IZENA: URIGINTZA
FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Obretarako baimenak eta lizentziak kontrolatzea eta ematea, plangintzaren kontrola, urigintzaren kudeaketa eta diziplina, besteak beste.
DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Aurrez aurrekoa, eskabide, formulario eta abarren bidez.
LAGAPENAK: Ez dira aurreikusten.
TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.
FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea
SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)
SEGURTASUN NEURRIAK: Oinarrizko maila
PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217
DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180011
"Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es
Jarri daitekeen administrazio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa.