Tramiteak

Tramitea

Sarrera Erregistroa/ Registro de entradas On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramitea

Xedea:

Udalean agiria bat aurkeztu dala bermatzea da izapide honen helburua

Nori zuzendutako tramitea da?

Udalean zein Eusko Jaurlaritzan agiri edo eskari bat egin dauala bermaturik utzi nahi dauan edo tramiteren bati hasikerea emon nahi deutson edozein interesduni.

Baldintzak:

Eskabideetan honako hauek adierazi behar dira:

1. Interesdunaren izen-abizenak eta, ordezkaria badu, bere ordezkariarenak, baita jakinarazpenak jasotzeko aukeratutako bidea eta lekua ere.
2. Egitateak, arrazoiak eta eskaria, argi eta garbi adierazia
3. Lekua eta eguna.
4. Eskabide-egilearen izenpea edo benetan bere borondatea dela erakusteko edozein eratako egiaztapena.
5. Administrazioko zein organo, erakunde edo unitateri bidaltzen zaion eskabidea.

Zein da tramite honen erantzulea?

Idazkaritza

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Ez dago epe murrizketarik.

Tramitazio epea:

Berehala

Administrazio-isiltasunaren eragina:

Ez da bidezkoa

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz Bulegoan:

Ertzilla 6-8 Bermeo

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

eMaila

Eskariak, legezko betekizun guztiak jasotzen badauz, e-mail bidez ere egin daiteke antolakuntza@bermeo.eus helbidera bideratuta. Kasu honetan tramitatutakoaren erantzun edo ekintza jasotzen berhaz bulegora etorri beharko da interesduna bere nortasuna kreditatu ostean, ebazpena, ekintza, erantzuna, lizentzia edo eskatutakoaren emaitza jaso daian.

IN-03 Eskaera orokorra

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, datu guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: SARRERA ETA URTEERA ERREGISTROA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Bermeoko Udalean sartzen edo irteten diren agirien, Idazkaritzako agirien (dekretuak, erabakiak) eta beste espediente batzuen sarrera eta irteera erregistroko aplikazio guztiak.

 DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Eskabide eta beste formulario mota batzuen bidez interesdunek emandako datuak.

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK:Maila altua

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180032

Jarri daitekeen administrazio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa.

Tramite zerrenda