Tramiteak

Tramitea

Alkarketa zibilen udal erregistroan izena emonaren ziurtagiria/ Petición de certificado de inscripción de unión civil On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Alkarketa zibilen udal erregistroan izena emonaren ziurtagiria jasotzea da izapide honen xedea.

Nori zuzendutako tramitea da?

Alkarketa zibila izena emonaren ziurtagiria nahi dauan edozein herritarrei, beti be Udalean inskribatuta egon behar da.

Zein da tramite honen erantzulea?

Idazkaritza

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Ez dago epe mugarik

Zer aurkeztu behar da:

NAN originala

Eskaria beteta eta sinatuta

Tramitazio epea:

Aste bete

Konpromisoa: Berehala jasoko eta erregistratuko da eskaria. Aste beteko epean interesatuaren esku egongo da ziurtagiria.

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko data: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

 

Aurrez - aurrekoa

Berhaz Bulegoan: Ertzilla 6-8 Bermeo.

Ordutegia: Egunero: 08:30- 14:30; Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00, Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

eMaila

Udalak mail bidez ere jasotako idatziak bideratzen dauz, horretarako zure eskaria antolakuntza@bermeo.eus helbidera bialdu behar dozu, agiri normalizatua izenpeturik eta beharrezko gainerako dokumentuekin (halan bajagoko)

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU Estatistikako langileagaz.

Estadistikako langileagaz jarduteko ordutegia: EGUNERO 10:00-14:30era

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

 

FITXATEGIAREN IZENA: IZATEZKO BIKOTEEN ERREGISTROA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Izatezko bikoteen kontrola, ezkondu gabekoena, maiatzaren 7ko 2/2003 Legeak, izatezko bikoteak arautzen dituenak, araututakoaren barruan.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Aurrez aurrekoa, eskabide, formulario eta abarren bidez.

LAGAPENAK: Euskadiko Izatezko Bikoteen Erregistroari halan bajagoko

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK: Maila altua

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180032

"Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Jarri daitekeen administrazio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa.

Izatezko bikote bezala izena eman nahi dut, non egin behar dut?

EAEko izatezko bikoteen erregistroak helbide hau du Bilbon:

Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, 85. zenbakia, 1. solairua

48011 Bilbo

Telefonoa: 944 031 204

Jendearentzako arreta ordutegia:

Negua: Urria-Ekaina 9:00-13:30 eta 15:00-16:30

Uda: Ekaina-Urria 9:00-14:00

 

Elkarketa zibilen udal erregistroan izena emanaren ziurtagiria

Kreditazio bat da eta ziurtatzen du eskatzaileek bere garaian Elkarketa Zibilen Udal Erregistroan izena eman zutela, garai hartan bien artean izatezko bikote elkarbizitza eratuta zutela adierazita.

Gaur egun Erregistro hori Eusko Jaurlaritzaren eskumena da eta Autonomia Erkidegoko Erregistroan baino ez dira egiten izenemateak.

Beraz, Udalak ziurtagiri honekin kreditatzen duena da bere garaian interesatuek udal erregistroan izena eman zutela, baina ez du ziurtatzen elkarketa zibilak edo izatezko bikoteak ziurtagiriaren unean irauten duenik.

Tramite zerrenda