Tramitea
Xedea:
Ziurtagiri bidez, herritar batek dituen ondasunak kreditatzen dira izapide honen bidez. Nahitaez udalerrian erroldaturik egon behar da. Ofiziozko abokatua, dirulaguntzak eta abar, tramitatzeko erabiltzen da ziurtagiri hau.
Nori zuzendutako tramitea da?
Ondasunak kreditatu behar dauzan edozein herritarri.
Baldintzak:
Bermeon erroldaturik egotea.
Zein da tramite honen erantzulea?
Idazkaritza
Ebazpena
Alkatea
Noiz aurkeztu behar da eskaera?:
Ez dago epe murrizketarik
Tramitazio epea:
Gehienez astebete
Udal konpromisoa:
Ziurtagiria gehienez aste betetan herritarrak eskuragai eukitea
Tasa ordainketa:
4,80 €
Datuak berraztertuta: 2020ko urtarrila Datuak berraztertzeko datea: 2021eko otsaila
Berhaz bulegoan: Astelehena, eguaztena eta barikua: 08:00-15:15
Martitzen eta eguenetan: 08:00- 14:00
16:00- 18:00
Udan: Goizez: 08:00 - 14:30
Udan arratsaldeetan itxita
Eskaria izenpetuta eta jagokon agiri guztiak aurkeztuta, antolakuntza@bermeo.eus helbidera zuzendu daiteke. Tramitea burutu eta gehienez aste beteko epean eskuragai eukiko dau herritarrak berhaz bulegora etorri eta 4,80 € ordainduta eskuratzeko.
Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Estatistikako langilea) EGUNERO 10:00-14:30
IN-03 Eskaera orri orokorra
Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.
Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, datu guztiak eskaintzen deutsuguz:
FITXATEGIAREN IZENA: SARRERA ETA URTEERA ERREGISTROA
FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Bermeoko Udalean sartzen edo irteten diren agirien, Idazkaritzako agirien (dekretuak, erabakiak) eta beste espediente batzuen sarrera eta irteera erregistroko aplikazio guztiak.
DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Eskabide eta beste formulario mota batzuen bidez interesdunek emandako datuak.
LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi
TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.
FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea
SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)
SEGURTASUN NEURRIAK:Maila altua
PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217
DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180032
Jarri daitekeen administrazio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa