Bermeoko Turismo Bulegoa

taraska

Taraska

1867. urtean Bermeoko Udalak onartu zuen iturri bat ipintzea Frantzisko Deuna enparantzan. Antonio Ibarraran ingeniari bermeotarra izan omen zen haren diseinua egin zuena. Iturriaren zati bakoitza egile bati agindu zitzaion egitea:

Iturriko askak

Juan Pedro Dondiz jaunari agindu zitzaizkion plazako iturriarekin batera. 1870. urtean eman zuen lana behar den moduan amaitutzat. Marmol gorriz egina, 1,10 metroko altuera dauka eta 1,60 metroko diametroa. Oktogonala da, alboak erdi biribilak eta hiruki formakoak dira. Askak eurak dira erdi biribilak.

Zutabea

Carrarako marmolez egin zuen Marcos Ordozgoiti eskultore gasteiztarrak. Bi metro eskaseko altuera dauka eta metro bateko diametroa oinarrian. Hiru pieza dauzka: oinarria, fustea eta kapitela. Beheko gorpuan lau iturri agertzen dira. Gaur egun, bat baino ez dabil.

Irudia

Agapito Sarraguari agindu zitzaion estatua egitea 1868 urtean. Ez dakigu zergatik aukeratu zen Garaipena agertarazu nahi zuen emakume irudia, herriak Taraska izena eman ziolako berehala. “Taraska” hitza, oso erabilia zen garai hartan Bermeon emakume lotsagabea eta fama txarrekoa adierazteko.

Turismo bulegoa

Lamera z/g

48370 Bermeo

Tel 94 617 91 54

e-mail: turismoa@bermeo.eus

Certificado IqNet. MANAGEMENT SYSTEM AENOR. Empresa registrada AENOR. Servicio certificado