Ordainketak on-line
NIRE ORDAINKETAK ON-LINE
Zerbitzuak hobetzeko eta udal tramiteak on line egiten hasi ahal izateko, Bermeoko Udalak, www.bermeo.eus web gunearen bitartez, udal tributuen eta isunen ordainketak etxetik mobidu barik egiteko aukerea emoten dau, modu eroso, erraz eta seguruan ordaintzeko.
Zer ordaindu leiteke?
Kodifikautako erreziboetan agertzen dan edozein tributu eta, ganera, trafiko isunak be bai.
Zer behar dot nire ordainketa on-line egin ahal izateko?
1.- Bitarteko hau erabilteko ezinbestekoa da txartel bat eukitea, bai kreditukoa, bai zordunketakoa, beti be, finantza erakunde kolaboratzaileren batena bada (BBK, BBVA, Euskadiko Kutxa, Banco Guipuzcoano, La Caixa, Bankoa, Ipar Kutxa, Banco Popular, Banco Santander), edo, bestela, horreetako baten on-line banketxearen erabiltzailea izatea (oraingoz).
2.- Bermeoko Udalak bidalitako kodifikautako erreziboa euki behar dozu, izan be, agiri horretan agertzen diran hainbat datu adierazo beharko dozuz, honeek batez be:
Igorlea (Bidaltzailea) + Erreferentzia + Identifikazinoa + Zenbatekoa
Sartutako datuak zuzenak badira, ordainketea egin ahal izango da, bestela, txarto zer egin dozun adierazoko jatzu.
3 fasetan burutzen da ordainketea:
Eragiketa egin ondoren, finantza erakundeak ordaindu dozunaren ziurtagiria egingo deutsu. Imprimatu eizu.
ABANTAILAK:
JAKIN BEHARREKOAK:
1.- Derrigorrezko diru-bilketa ez da sistema honetan sartzen, hau da, ezin dira sistema honen bidez ordaindu borondatezko epealdia igarota daukien erreziboak.
2.- Eusko Jaurlaritzak eskainitako ordainketa pasarela honetatik kanpo dagoan finantza erakunderen baten txartela badaukazu edo on-line bankuaren erabiltzailea bazara, ezingo dozuz, momentuz, honeek ordainketak sistema honen bidez egin. Hurrengo urratsa izango da ordainketak edozein finantza erakundetako txartelen bidez egiteko aukerea emotea.
Oso erraza da, konprobau eizu, hurrengo botoian klik eginda: