Bermeoko Turismo Bulegoa

Arrantzaleen museoa

Arrantzaleen museoa

 

Ordutegia:

 

Asteartetik  larunbatera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 19:00

 

Igandeak eta jai egunak: 10:00 – 14:00

 

Prezioa: 3 € orokorra eta euro 1,5 gutxitua (- 26 urte, + 60 urte) doan 12 urtera arte, ikasle taldeek euro 1 ikasleko, bisita gidatuko taldeek aurretiaz eguna eta ordua hartuta (10 pertsonatik gorakoek 1,50 € pertsonako + 10 € taldea).

Larunbatetan doan.


Bermeoko portu zaharraren gainean dago Ertzilla 
dorre historikoa. Nazio-monumentu izendatuta dago eta 1948. urtetik hona Arrantzalearen Museoa hartzen du bere horma artean. Mundu guztian arrantzaleen ingurua, bizitza, lana eta teknikak bisitariei erakustera soilki zuzendua dagoen museo bakarrenetarikoa dugu. Museo honetan itsasaldearen eta arrantzarako euskal portuen deskripzioarekin zerikusia duten alderdi guztiak ezagutu ditzakegu; arrantzaleen bizitza eta ohiturak; beraien gremio antolakuntza eta elkarteak; itsasontziak eta denboran zehar erabili izan dituzten teknikak arrantzarako eta nabigaziorako.

  

http://www.bizkaia.net/Kultura/Museos/pescador/index.asp?Tem_Codigo=3021

 

 

Turismo bulegoa

Lamera z/g

48370 Bermeo

Tel 94 617 91 54

e-mail: turismoa@bermeo.eus

Certificado IqNet. MANAGEMENT SYSTEM AENOR. Empresa registrada AENOR. Servicio certificado