Herria

Kultura agenda

Eman odola!!!

9:30-14:00 16:30-21:00

  • Data: 2020/10/20

  • Non egiten da: Lameran

  • Antolatzailea: Bizkaiko odol emaileen elkartea

Umeentzako tailerrak

Tailer honetan partehartzaileek ipuin bat sortuko dute, jolasen eta asmakizunen bitartez. Taldean 10 ume egon ahalko dira gehienez

  • Data: 2020/10/23

  • Ordua: 18:00

  • Non egiten da: Bermeoko Udal liburutegian

  • Antolatzailea: Bermeoko Udal liburutegia

Zinea: Ane

Urriaren 24an zapatuan 19:30 eta 22:00 Urriaren 25ean domekea 19:30 Urriaren 26an astelehena 19:00 eta 21:30 98´ 12 urtetik gorakoentzat Sarrerea: 5,20 € Umeen filmak: 4,20 € *Ikuslearen eguna astelehenean: 4,50 €

  • Data: 2020/10/24 - 2020/10/26

  • Non egiten da: Nestor Basterretxea aretoan

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala

Arrantzalearen bizitza bere lekuetan zehar

Bermeoko kaleetatik eta gidari baten eskutik, arrantzaleen egunerokotasuna aztertuko da lau espazioren bitartez: Etxea (familia), Santa Eufemia Eliza (erlijioa eta lana), Arrantzaleen “San Pedro” Kofradia (Lana) eta Taberna (Aisialdia). Urriak 10 (euskara) eta Urriak 24 (gaztelera) Informazioa eta erreserbak: 946881171 edo arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus Leku-kopuru mugatuak, erreserba beharrezkoa.

  • Data: 2020/10/24

  • Ordua: 11:00

  • Non egiten da: Arrantzaleen Museoan

  • Antolatzailea: Arrantzaleen Museoa

Zinea: Trasto (euskeraz)

87´ guztientzat Sarrerea: 5,20 € Umeen filmak: 4,20 € *Ikuslearen eguna astelehenean: 4,50 €

  • Data: 2020/10/24 - 2020/10/25

  • Ordua: 17:00

  • Non egiten da: Nestor Basterretxea aretoan

  • Antolatzailea:

Antzerkia. ‘Noa, uy, uy, uy’... Panta Rhei.

Sarrerea: 4 € (sarrerak salgai urriaren 26tik aurrera Gizarte eta Kultura etxean eta ordu erdi lehenago aretoko lehitilan gelditzen badira) Sinopsia: Noak ia hiru urte daukaz eta berezkoa, librea, ipurtarina, bihurria, jostalaria eta barregarria da. Bere aitona-amonak urrun eta oso lasai bizi dira. Egun apartak izango dira danentzat. Noa eurekaz egun batzuk pasatzera joateak irauli egingo dau euren bizitza monotonoa. Aitxitxe-amumek beste modu baten ikusiko dabe mundua Noaren begietatik. Urakana dator. Euren egunerokotasuna ekintza bihurtuko da, gazte eta bizi sentituko dira irudimenaren ateak bide barriei zabalduz. Noak be maitasunaren, konfiantzaren, berezkotasunaren, naturaltasunaren eta askatasunaren unibertsoetara bidaiatuko dau aitxitxe-amuma alaiekaz. Abentura mugagabea hirurentzat.

  • Data: 2020/10/30

  • Ordua: 18:00

  • Non egiten da: Nestor Basterretxea aretoan

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala

Esku pilota-Eskuz binaka Nagusiak. Artza Bermeo-Adiskide

  • Data: 2020/10/30

  • Ordua: 19:00

  • Non egiten da: Artza frontoian

  • Antolatzailea:

Zinea: Regreso a Hope Gap

100´ 13 urtetik gorakoentzat Urriaren 31n zapatuan,19:30 Azaroaren 1ean domekean,19:30 Azaroaren 2an astelehena, 18:00 eta 20:30 Sarrerea: 5,20 € Umeen filmak: 4,20 € *Ikuslearen eguna astelehenean: 4,50 €

  • Data: 2020/10/31 - 2020/11/02

  • Non egiten da: Nestor Basterretxea aretoan

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala

·Eskubaloia. Neska jubenilak. Urdaibai Isabel-Berango Urduliz

  • Data: 2020/10/31

  • Ordua: 10:00

  • Non egiten da: Araneko kiroldegian

  • Antolatzailea:

Esku pilota-Paleta goma. Artza A- Zierbena A

  • Data: 2020/10/31

  • Ordua: 12:00

  • Non egiten da: Artza frontoian

  • Antolatzailea:

Zinea: Zapatos rojos y los siete trolls

92´ guztientzat Sarrerea: 5,20 € Umeen filmak: 4,20 € *Ikuslearen eguna astelehenean: 4,50 €

  • Data: 2020/10/31 - 2020/11/01

  • Ordua: 17:00

  • Non egiten da: Nestor Basterretxea aretoan

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala

Esku pilota- Paleta goma. Nagusiak B. Artza-Alaitasuna b

  • Data: 2020/10/31

  • Ordua: 18:00

  • Non egiten da: Artza frontoian

  • Antolatzailea:

Esku pilota-Eskuz binaka. Gazteak B. Artza Bermeo-Oizpe

  • Data: 2020/10/31

  • Ordua: 19:00

  • Non egiten da: Artza frontoian

  • Antolatzailea:

Zinea: Una pastelería en Notting Hill

Azaroaren 7an zapatuan,19:00 Azaroaren 8an domekea 19:00 Azaroaren 9an astelehena 19:00 98´ guztientzat Sarrerea: 5,20 € Umeen filmak: 4,20 € *Ikuslearen eguna astelehenean: 4,50 €

  • Data: 2020/11/07 - 2020/11/09

  • Non egiten da: Nestor Basterretxea aretoan

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala

Zinea: 100% Wolf, pequeño gran lobo

Azaroaren 7an zapatua,17:00 Azaroaren 8an domekea,17:00 85´ guztientzat Sarrerea: 5,20 € Umeen filmak: 4,20 € *Ikuslearen eguna astelehenean: 4,50 €

  • Data: 2020/11/07 - 2020/11/08

  • Ordua: 17:00

  • Non egiten da: Nestor Basterretxea aretoan

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala

Umeentzako txotxongilo tailerra. “Itzalen tailerra” Iker Etxarri

Txotxongilo bat egin eta itzalekaz jolasteko tailerra, gero etxean jarraitzeko 6 urtetik gorako umeentzako. 10 ume gehienez. *Urriko tailerrean parte hartu dabenek ezin izango dabe azarokoan izenik emon, beste batzuei lekua uzteko.

  • Data: 2020/11/13

  • Ordua: 18:00

  • Non egiten da: Bermeoko Udal liburutegian

  • Antolatzailea: Bermeoko Udal liburutegia

Zinea: Erlauntza (zinea euskaraz)

Azaroaren 14an zapatuan 19:30 Azaroaren 15ean domekea 17:30 eta 19:30 Azaroaren 16an astelehena 17:30 eta 19:30 93´ 16 urtetik gorakoentzat Sarrerea: 5,20 € *Ikuslearen eguna astelehenean: 4,50 €

  • Data: 2020/11/14 - 2020/11/16

  • Non egiten da: Nestor Basterretxea aretoan

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala

Familia tailerra: Ozeano bat sortu!

Etxeko txikienek, heldu baten laguntzagaz, material birziklatuak erabiliz ozeano bat sortzeko. Sarrerea: Doan Izena emon: 946881171, e-maila: arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus edo www.bizkaikoa.bizkaia.eus

  • Data: 2020/11/14

  • Ordua: 16:30

  • Non egiten da: Arrantzaleen Museoan

  • Antolatzailea: Arrantzaleen Museoa

Eman odola!!!

9:30-14:00 16:30-21:00

  • Data: 2020/11/19

  • Non egiten da: Lameran

  • Antolatzailea: Bizkaiko odol emaileen elkartea

Irakurleen txokoa.Berbagai izango dan liburua: ‘Basa’ – Miren Amuriza.

Zaharra da Altzerreka, erreka-bazter ainube batean dagoen baserria. Zaharra bertako seme Henry, urte luzez Ameriketan artzain ibilia, zangoa anputatu ziotenez geroztik ohean datzana. Zaharra da Sabina Gojenola ere, koinatu elbarria eta etxaldea egoskorkeriaz gobernatzen dituen alarguna. Seme-alabek egunerokoa erraztu nahi dioten arren, uko egiten deutso modernitateari, erosotasunari, inork ezarritako arrastoan sartzeari... Behiekin, ardiekin, txakurrekin, katuekin bat egiten du ondoen Sabinak, animaliei baizik ez deutse gozotasunik adierazten. Etxekoekin dena du errezeloa, ika-mika eta tentsioa; auzoekin, dena liskar eta norgehiagoka. Mundu ikuskera baten akabera kontatzen digu Miren Amurizak, modu zehatz eta indartsuan, pertsonaia baten eta gizarte eredu hil-hurren baten erretratu gordin bezain fidela eskainiz, hizkuntza malguz eta estilo sendoz.

  • Data: 2020/11/19

  • Ordua: 18:30

  • Non egiten da: Liburutegiko beheko solairuan

  • Antolatzailea: Udal Liburutegia eta Euskera Saila

"Akurio eta Elkano. 500 urte geroago" liburuaren aurkezpena

Xabier Armendarizek “Akurio eta Elkano. 500 urte geroago” liburua aurkeztuko du . Hizkuntza: Gaztelera Informazio eta erreserbak: 946881171 edo arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus Leku-kopuru mugatuak, erreserba ezinbestekoa da.

  • Data: 2020/11/19

  • Ordua: 18:30

  • Non egiten da: Arrantzaleen Museoan

  • Antolatzailea: Arrantzaleen Museoa

Antzerkia “Ene ba”, Txalo producciones-

Sinopsia: Gure protagonistak aita izan behar dau lehen aldiz. Aitatasuna ospatze aldera, bere arreba eta koinatuaren etxean afalduko dau, beste lagun bategaz batera. Ana, bere bikote eta ama izango dana berandu iritsiko da afaltzera. Afaltzen hasi baino lehen, amaren zain dagozala, gurasotasunak sortzen dauzan poztasun eta alde onak izango dauz hizpide, ume jaio-barriari jarri behar deutsen izena jakitera emongo daben arte. Egundoko kalapita sortuko dau izenak eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko dauz, etxeko giroa erabat gaiztotu arte…Ene bada! Trumoi hotsak eta txinpartak, baina guztia umore ikuspegi batetik atonduta. Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi Aktoreak: Ane Gabarain, Joxe Kruz Gurrutxaga, Mikel Laskurain, Alazne Etxebarria eta Asier Sota Sarrerea: 8 € / 6 € deskontuagaz (65 urtetik gorakoak, 29urtera arteko gazteak, langabeak eta ezinduak). 4 sarrera gehienez Salgai Gizarte eta Kultura Etxean azaroaren 9tik aurrera Sarrerak agortuta 2020-11-18

  • Data: 2020/11/20

  • Ordua: 19:00

  • Non egiten da: Bermeoko Kafe Antzokian

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala. Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako ekintzea

Zinea: Hil kanpaiak ( Euskeraz)

Azaroaren 21an zapatuan 19:30 Azaroaren 22ean domekea 17:30 eta 19:30 Azaroaren 23an astelehena 17:30 eta 19:30 Sarrerea: 5,20 € *Ikuslearen eguna astelehenean: 4,50 € 96´ 12 urtetik gorakoentzat

  • Data: 2020/11/21 - 2020/11/23

  • Non egiten da: Nestor Basterretxea aretoan

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala

Euskaraldia – Bertso saioa

Gonbidapenak Gizarte eta Kultura Etxean azaroaren 9tik aurrera (4 sarrera gehienez) Bertsolariak: Onintza Enbeita, Ibon Ajuria, Xabat Galletebeitia, Iker Uriarte, Nagore Beitia eta Miren Amuriza Gai jartzailea: Koldo Gezuraga

  • Data: 2020/11/21

  • Ordua: 20:00

  • Non egiten da: Artza frontoian

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala, Euskaraldia batzordea eta Euskeraz Berbetan

Andrazkoenganako indarkeriaren aurkako nazinoarteko eguna

  • Data: 2020/11/25

  • Ordua: 19:00

  • Non egiten da: Taraska

  • Antolatzailea: Bermeoko mugimendu feministak Bermeoko Udalak bat eginda

Umeentzako antzerkia “Safari”, La Baldufa

47 minutu. 3 urtetik gorako umeentzako. Sarrerea: 4 € (salmenta aurretiaz azaroaren 23tik aurrera Gizarte eta Kultura Etxean) pertsona bakotxak 4 sarrera gehienez. SARRERAK AGORTUTA Sinopsia: Bullying-a edo bazterkeria dogu istorioaren mamia. Umeek krokodiloaren, lehoiaren eta beste animalien jarreretan beraien mehatxu eta jokabide propioak ulertu daikiez. Piñote eta Kalabazinek hezitzaile eta familien kezka berdinak dabez. Txikienak be beraien lagunekaz krudelak eta mingarriak izan daitekez. Baina argi daukagu, hezkuntzaren eta lanaren bitartez, positiboak diran tratu onak bultzatzen dabezan jarrerak indartu daitekeezala, guztiontzako gozoa eta bizigarria dan elkarbizitza eraikiz.

  • Data: 2020/11/27

  • Ordua: 18:00

  • Non egiten da: Bermeoko Kafe Antzokian

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako ekintzea

Zinea: Ni de coña

95´ 12 urtetik gorakoentzat Azaroaren 28an zapatuan 19:30 Azaroaren 29an domekea 17:30 eta 19:30 Azaroaren 30ean astelehena 17:30 eta 19:30 Sarrerea: 5,20 € *Ikuslearen eguna astelehenean: 4,50 €

  • Data: 2020/11/28

  • Non egiten da: Nestor Basterretxea aretoan

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala

Hiesaren aurkako eguna

  • Data: 2020/12/01

  • Non egiten da:

  • Antolatzailea:

Euskeraren nazioarteko eguna

  • Data: 2020/12/03

  • Non egiten da:

  • Antolatzailea:

Gabonetako argiak biztea

Urtarrilaren 7ra arte argiak biztuta egongo dira

  • Data: 2020/12/04

  • Non egiten da: Herriko kaleetan

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala

"Mendi biluzia" filmea. Alex Txikonen hitzaldia eta gero filma

17:00etan gazteleraz 19:00etan: euskeraz Sarrerea: 5 € (aurretiaz salgai Gizarte eta Kultura etxean azaroaren 30etik aurrera

  • Data: 2020/12/04

  • Non egiten da: Nestor Basterretxea aretoan

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala

Zinea: Sentimental

Abenduaren 5ean, zapatuan, 19:30 Abenduaren 6an,domekea, 19:30 Azaroaren 7an, astelehena 17:30 eta 19:30 82´ Guztientzat Sarrerea: 5,20 € Umeen filmak: 4,20 € *Ikuslearen eguna astelehenean: 4,50 €

  • Data: 2020/12/05 - 2020/12/07

  • Non egiten da: Nestor Basterretxea aretoan

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala

Zinea: Trolls 2: Gira mundial

90´ Guztientzat Sarrerea: 5,20 € Umeen filmak: 4,20 € *Ikuslearen eguna astelehenean: 4,50 €

  • Data: 2020/12/05 - 2020/12/06

  • Ordua: 17:00

  • Non egiten da: Nestor Basterretxea aretoan

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala

Umeentzako tailerrak: ‘Irakurle modernoen tailerra’

Irakurketa klub berezi honetan, hitzekin, liburuekin eta literaturarekin erlazio positibo eta gogotsua sortuko da.

  • Data: 2020/12/11

  • Ordua: 18:00

  • Non egiten da: Bermeoko Udal liburutegian

  • Antolatzailea: Bermeoko Udal liburutegia

"Ez dok ero" Tartean teatroa

(90’) Sarrerea: 8 € / 6 € deskontuagaz (65 urtetik gorakoak, 29 urtera arteko gazteak, langabeak eta ezinduak). 4 sarrera gehienez. Salgai abenduaren 1etik aurrera. Sinopsia: “Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da. Euren formula komikoa gastatua egoan, eta belaunaldi barriek euren lekua okupatu dabe. Pantxok ondo hartu dau behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa eban aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desira eban, artearen eromenetik urrun. Mikelotek ez dau bukaera onartu gura. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eroango dau. Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskal Herrian zehar joateko, herriz herri antzeztera, “Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoagaz. Holan ibilbide fantastiko bat egingo dabe Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira. Zuzendaria: Jokin Oregi Aktoreak: Mikel Martinez eta Patxo Telleria

  • Data: 2020/12/11

  • Ordua: 19:00

  • Non egiten da: Nestor Basterretxea aretoan

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako ekintzea

Familia tailerra. Gabonetako apaingarria

Etxeko txikienek, heldu baten laguntzagaz, gabonetako apaingarri bitxiak sortuko dabez. Dohainik. Leku kopuru mugatua Erreserba beharrezkoa, abenduaren 1etik aurrera Informazino gehiago: Tl. 946881171 / E-maila: arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus / Web: www.bizkaikoa.bizkaia.eus

  • Data: 2020/12/12

  • Ordua: 16:30

  • Non egiten da: Arrantzaleen Museoan

  • Antolatzailea: Arrantzaleen Museoa

Irakurleen txokoa. Berbagai izango dan liburua: ‘Lorategiko festa’ - Katherine Mansfield

Senar-emazte bat eta bere bisitariak barrualde «ingeles» batean berriketan. Ohiturazko komedia askoren eta vaudeville askoren antzeko kontakizuna, beraz, neskamea eta suhiltzailea eta guzti, eta baita ordularia eta guzti be, ukazioaren grinak hartutako ordulari temoso eta zirikatzaile honen hizketa beste pertsonaien hizketa bezain esanguratsua baita askotan. Baina dana dago edozein momentutan lehertzeko zorian, pertsonaien ohiz kanpoko jokabidearen eta ustekabeko gertaeren mehatxupean.

  • Data: 2020/12/17

  • Ordua: 18:30

  • Non egiten da: Liburutegiko beheko solairuan

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala

Bisita gidatua: Arrantzaleen museoko erakusketa. “Akurio eta Elkano 1519-1522. Bizkaitarrak lehen munduko biran”

Xabier Armendarizek izen bereko erakusketaren inguruko bisita gidatua eskeiniko dau Gaztelaniaz Dohainik / Aforo mugatua Erreserba beharrezkoa da. Abenduaren 1etik aurrera Informazino gehiago: 946881171 telefonoan / arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus / www.bizkaikoa.bizkaia.eus

  • Data: 2020/12/17

  • Ordua: 19:00

  • Non egiten da: Arrantzaleen Museoan

  • Antolatzailea:

Berbalagun. Opor aurreko topaketa birtuala

https://meet.jit.si/

  • Data: 2020/12/21

  • Ordua: 19:00

  • Non egiten da:

  • Antolatzailea:

Eman odola: Nigan bizi

Unitate mugikorra 9:30-14:00 16:30-21:00

  • Data: 2020/12/23

  • Non egiten da: Lameran

  • Antolatzailea: Euskadiko odol emaileen elkartea

Olentzero eta Mari Domingiri harrerea

Gonbidapenakaz egingo da, orduka, txandaka, kopuru mugatuagaz eta osasun neurri danak zorrotz betearaziz. Lanean egongo diran laguntzaileen esanak bete behar dira uneoro. Bizi garan egoera dala eta, egun batzuk lehenago emongo da informazino dana eta zehaztasunak Udalaren web gunean, facebooken eta twitterren. Bertan jakinaraziko da non eta zelan hartu txanden ordua.

  • Data: 2020/12/24

  • Ordua: 16:00

  • Non egiten da: Artza frontoian

  • Antolatzailea: Olentzeroren laguntzaileak eta Bermeoko Udala

Eguberri mezea. Eguberriko meza abestua

*Beti be posible bada egoeraren arabera

  • Data: 2020/12/25

  • Ordua: 13:00

  • Non egiten da: San Frantzisko elizan

  • Antolatzailea: Izaro abesbatza Laguntzailea: Frantziskotarrak

Umeentzako tailerra Raúl de la Cruz “Sormena boterean”

Hitz-jokoetatik abiatuta, mundu pentsaezinetara eroaten utziko dogu. 6 urtetik gorako umeentzat / 10 gehienez

  • Data: 2020/12/28

  • Ordua: 11:00

  • Non egiten da: Udal liburutegian

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala

Pailazoak. Pirritx, Porrotx eta Marimotots “Amaren intxaurrak” ikuskizunagaz

Saio bi: 16:00etan eta 18:30ean Sarrerak: umeak 5 € / helduak 10 € Salmenta: Gizarte eta Kultura Etxean abenduaren 15etik aurrera, goizeko 9:00etatik aurrera gehienez pertsonako 4 sarrera (gehienez nagusi 1, umeentzako lekua uzteko). Aforo oso murriztua. *Aforoa eta segurtasuna bermatzeko, adin guztietako heldu zein umeek sarrerea euki beharko dabe frontoira sartzeko.

  • Data: 2020/12/29

  • Non egiten da: Artza frontoian

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala

Umeentzako tailerra Maite Arrese “Emozio, istorio eta yoga tailerra”

Istorio txikien bidez, emozioak ezagutzen eta yogaren laguntzagaz lantzen ikasiko dabe 6 urtetik gorako umeentzat / 10 gehienez

  • Data: 2020/12/29

  • Ordua: 11:00

  • Non egiten da: Udal liburutegian

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala

Umeentzako tailerra. Gabonetako tailerrak 2020

Gabonetako oporretan, Arrantzaleen Museoak Gabon Tailerrak egingo dauz 5 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta. Ekintza didaktiko ezbardinak burutuz, umeek arrantzaleen munduan murgiltzeko aukera izango dabe. Sarrerea: 1 € eguneko eta ume bakotxeko (egunean bertan ordainduko da) Izen-emotea: abenduaren 15etik aurrera mezu elektroniko bidez izango da. Informazino gehiago: 946881171 / arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus / www.bizkakoa.bizkaia.eus

  • Data: 2020/12/29

  • Ordua: 11:00

  • Non egiten da: Arrantzaleen Museoan

  • Antolatzailea: Arrantzaleen Museoa

Umeentzako tailerra. Lur Usabiaga “Irudi majikoen puzzlea, sorkuntza garatzeko tailerra”

Tailer honetan umearen irudimena estimulatzea da helburua, jolas bidertigarrietan parte hartzen daben bitartean 6 urtetik gorako umeentzat / 10 gehienez

  • Data: 2020/12/30

  • Ordua: 11:00

  • Non egiten da: Udal liburutegian

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala

Umeentzako tailerra. Gabonetako tailerrak 2020

Gabonetako oporretan, Arrantzaleen Museoak Gabon Tailerrak egingo dauz 5 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta. Ekintza didaktiko ezbardinak burutuz, umeek arrantzaleen munduan murgiltzeko aukera izango dabe. Sarrerea: 1 € eguneko eta ume bakotxeko (bertan egunean ordainduko da) Izen-emotea: abenduaren 15etik aurrera maila bidez izango da. Informazino gehiago: 946881171 / arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus / www.bizkakoa.bizkaia.eus

  • Data: 2020/12/30

  • Ordua: 11:00

  • Non egiten da: Arrantzaleen Museoan

  • Antolatzailea: Arrantzaleen Museoa

Kontzertua. Gospel zikloa “Goiko gela”

Gonbidapenak batzea Gizarte eta Kultura etxean abenduaren 21etik aurrera

  • Data: 2020/12/30

  • Ordua: 12:00

  • Non egiten da: Santa Maria elizan

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala

Umeentzako tailerra. Gabonetako tailerrak 2020

Gabonetako oporretan, Arrantzaleen Museoak Gabon Tailerrak egingo dauz 5 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta. Ekintza didaktiko ezbardinak burutuz, umeek arrantzaleen munduan murgiltzeko aukera izango dabe. Sarrerea: 1 € eguneko eta ume bakotxeko (bertan egunean ordainduko da) Izen-emotea: abenduaren 15etik aurrera maila bidez izango da. Informazino gehiago: 946881171 / arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus / www.bizkakoa.bizkaia.eus

  • Data: 2020/12/31

  • Ordua: 11:00

  • Non egiten da: Arrantzaleen Museoan

  • Antolatzailea: Arrantzaleen Museoa

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0