Bermeoko Turismo Bulegoa

KANDELARIOA

Mundakako Andra Mariko elizabarrutikoa. Demikuko ermita hau, XIX. mendera arte, Justo eta Pastor santuen izenpekoa izan zen eta lehenago ermitaren etxea zen Justu baserriaren ondo-ondoan, bidearen beste aldean egon zen. Idatzizko honen lehen aipuak XVII. mendekoak dira; euretan erakusten denez, Izaroko Madalenera, Gaztelugatxera eta Demikuko ermita honetara, Bermeoko udalak erromeriak egiten zituen inguruen jabetza aldarrikatzeko asmoz. XVIII. mende amaieratik aurrera nabaria zen ermita honen egoera txarra. 1797an konponketak egin beharrean aurkitzen zen eta 1819an, denbora luzez itxita egon ondoren, behera botatzea eskatu zen. 1934an, ermita berria zabaldu zen, bidearen beste aldean, lehengoa egon zen lekuaren aurrez aurre, oraingoan Garbikundeko Andra Mariaren izenpean, eta, herriko esamoldean, “Kandelarioko ermita” geratu da. Ermita hau berreraikia izan da 1970ean.

Turismo bulegoa

Lamera z/g

48370 Bermeo

Tel 94 617 91 54

e-mail: turismoa@bermeo.eus

Certificado IqNet. MANAGEMENT SYSTEM AENOR. Empresa registrada AENOR. Servicio certificado