Udala

Izapidea

Argitalpenen salmentea (IZ 19/03-08)

Xedea

Herritarrek udalak editaturiko argitalpenak eskuratzea, Berh@z bulegoan, da izapide honen helburua.

Interesdunek aurkeztu beharreko dokumentazinoa

Eskaera-orria, gura izan ezkero.

Prozedurea

Salmenta, Berh@z bulegora bertara joanda egin beharko da, bestalde, erreserba, telefonoz be egin ahal izango da.Argitalpenak bulegoan bertan erosi beharko dira eta ordaindu egin beharko dira.Herritarrak gura dauzan aleak amaitzen badira, erreserbea egin ahal izango dau. Horretarako, datuak hartuko jakoz eta heltzen diran momentuan, Berh@z bulegoko langileak, herritarrari honen barri emongo deutso.

Eskaria egiteko lekua

BERH@Z (Bermeoko Herritarrentzat Arreta Zerbitzua) bulegoa

Izapideak egiteko unidadea

BERH@Z bulegoa (Bermeoko Herritarrentzat Arreta Zerbitzua) Erantzukizuna: Argitalpenak: Kultura eta Hezkuntza Saila, Euskera Zerbitzua edo beste edozein sail

Hartu-emonetarako telefonoa

94 617 91 91 Berh@z 94 617 91 55 Kultura eta Hezkuntza Saila 94 617 91 32 Euskera Zerbitzua

Oharrak

GLOSARIOA:
Argitalpena: publikazinoa
Ebazpena: izapide honen ganean ebatzia hartzen dauena
Erantzukizuna: erantzukizuna dauka izapide honen ardurea daukanak
Izapidea: tramitea
Xedea: helburua
Zenbatekoa: prezioa

Dokumentuak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0