Bermeoko Turismo Bulegoa

Itzulera

Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan sailak “Itzulera” izeneko eskulturea ipini eban Bermeoko portuan 1995eko irailaren 9an.

Itzulera

Eskultura hau brontzez Castor Solano jaunak eginda dago eta Sevillano Expo 92ko Euskadiko pabiloian aurkeztu zan lehenengo aldiz. Gitxi gora behera bost metrotako altuera dauka eta arrantzale bat eta bere semearen irudia adierazten dau.

“Itzulera” izeneko eskultura hau zati bigaz osotuta dago. Alde batetik arrantzalearen irudia abstraktoz eginda dago, eta bestetik, semea, umeek errealitatean diran moduan agertzen da.

Turismo bulegoa

Lamera z/g

48370 Bermeo

Tel 94 617 91 54

e-mail: turismoa@bermeo.eus

Certificado IqNet. MANAGEMENT SYSTEM AENOR. Empresa registrada AENOR. Servicio certificado