Adjudicacion provisional
09/10/2009
KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:
2009ko urriaren 8an udal honetako Osoko Bilkureak erabagi hau agindu dauela:
8.- UDALTZAINGOKO IBILGAILUAREN RENTING BIDEZKO HORNIDURA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.
Xedea
Udaltzaingoko ibilgailuaren renting bidezko hornidura behin-behinekoz esleitzea.
Aurrekariak
Lehenengoa: Udaltzaingoak bere lana burutzeko beharrezko dau ibilgailu hau izatea. Hori dala eta, eta kontutan izanik aurreko renting kontratua amaitu dala, egoki ikusi da kontratazino barri hau burutzea.
Bigarrena: 2009ko garagarrilaren 20ko dataz Udal Osoko Bilkureak baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea onartu eban. Era berean, 2009ko aurrekontuetan 6.600€ko gastua onartu da (RC 2009/780). Hurrengo urteetan jagokon kontsignazinoa prestatzeko konpromezua dago kontratu honetarako. Danera: 52.800,00€ BEZ barne. EPEA: 48 HILABETE. KILOMETROAK: 240.000KM
Argudioak
Lehenengoa: Garagarrilaren 29an email bidez, kontratazino honetan parte hartzeko gonbitea bialdu jakie ondorengo enpresei: CAIXA RENTING, BANCO SANTANDER, BBVA, QUICKRENT. Kasu guztietan mota honetako kontratuak burutzeko gai dirala kreditatuta daukie. Eskaintzak aurkezteko epea: 15 egun naturalak, aitatutako datatik kontatzen hasita, hau da, abuztuaren 13ra arte.
Bigarrena: Eskaintza bi aurkeztu dira:
BBVA RENTING (Abuztuak 11 sarrera zbk: 12599).Eskaintza: 54.054,70€ BEZ barne.
BANSALEASE-BANCO SANTANDER (Abuztuak 13 sarrera zbk: 12714). Eskaintza: 47.851,20€ BEZ barne.
Hirugarrena: Eskaintzak irekita, eta Udaltzainburuak eskaintzen konparaketari buruz 2009ko irailaren 24an emondako txostenak zera esatera dator:
BBVA enpresaren proposamenak agertzen dauen prezio osoa BEZ-a bananduta, udalaren prezioa baino gehiagokoa da, horrela ez dau betetzen baldintza ekonomikoa.
BANSALEASE enpresearen proposamenak udalak jarritako baldintza tekniko eta ekonomikoak betetzen dauz, eta puntuazino gehiena lortu dau.
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Udal Osoko Bilkureak:
LEHENENGOA: Udaltzaingoaren ibilgailua hornitzeko 2009-56 kontratua, BANSALEASE enpresearen aldeko behin-behineko esleipena onartzea.
Ibilgailua: FORD C-MAX 1.6 TDCI 109 TREND
Prezioa: 41.455,68€ gehi BEZ. Danera: 47.851,20€
Kilometroko prezioa: 0,0221€
Mantenimentu, konponketa eta gurpil aldaketak: TALLERES LANDABASO. Pol ind. Landabaso z/g 48370 Bermeo.
BIGARRENA: BANSALEASE enpreseari beharrezko agiriak eta behin betiko bermea aurkezteko, hamabost (15) eguneko epea emotea. Behin betiko bermea, esleipen prezioaren %5a BEZ barik izango da, hau da: 2.072,78€.
HIRUGARRENA: Erabagi honen barri lizitatzaileei emotea eta kontratistearen profilean argitaratzea hamar (10) eguneko epearen barruan, jagokozan alegazinoak aurkeztu daitezan, baldintza plegu administratiboetako 24. atalean azaldu bezala.
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko urriaren 9an.
ONETSIA
ALKATEA