Bermeoko Turismo Bulegoa

Tourisme

Ertzilla Dorrea

Ertzilla Dorrea

Bermeo udalerri barruan egoazan 30 dorretxeetatik,  urigunean irauten dauan bakarra Ertzilla Dorrea da.

Dorretxe honen jatorria ezezaguna dogun arren, haren ezaugarrietan oinarrituta, XV mendearen azkenaldikoa dala esan geinke.

Uriaren ekialdean, Portu Txikia gainartzen dauan labar gaineko Torronteroko plazatxo tipikoan dago. Sei aldeko planta irregularra eta isurialde kopuru bardineko teilatudun urietxe huts-hutsa da, nahiz eta defendatzeko ezaugarriren bat eduki.

Ertzilla familiari egokion. Bermeon ezagutu dan familia honetako lehen kidea Bermeoko Arteaga etxeko jaunaren alaba zan Arteaga eta Mujika-Butroiko Maria Alonsoren senarra zan Ertzillako Juan Perez litzateke.

Semea, Ertzillako Martin Ruiz, Ermendurua eta Arostegiko Maria Fernandezen senarra, Uriko Alkate eta Errejidorea izateaz gain, sarritan agertzen jaku Batzar Nagusietan Bermeoko ordezkari legez. Bermeon 1493an Ameriketara joateko eratu zan flotako Eskribau Nagusi ere izendatu eben, azken batean flota hau Ameriketara joan beharrean Granadako errege Muley Boabdil eta bere segizioa Afrikara eroateko izan bazan ere.

Turismo bulegoa

Lamera z/g

48370 Bermeo

Tel 94 617 91 54

e-mail: turismoa@bermeo.eus

Certificado IqNet. MANAGEMENT SYSTEM AENOR. Empresa registrada AENOR. Servicio certificado