Bermeoko Turismo Bulegoa

Alonso Ertzillakoa

Madrilen jaio zen, 1533ko abuztuaren 7an. Denboraldi handiak egiten zituen Bermeon, Madrileko giroa ez zelako bere gogokoa.
Olerkia eta soldadua. Espainiako Felipe II. erregearen laguntzailea, berarekin joan zen Ingalaterrara, Mary Tudor erreginarekin ezkondu zenean. Amerikara joatea otu zaion eta Penco badiaraino heldu zen Txilen. Han idatzi zuen " La Araucana" bere olerki epiko famatua. Literatura eta historia  aldetik garrantzi handiko lana, Valdiviak nola menperatu zuen Txile agertzen duelako bertan, konkistatzaileek araukarrekin izan zituzten gudaldiak Amerika menperaratzean. Zati bitan argitaratu zen olerkia, 1569 eta 1589 urteetan. Egileak Felipe II.ari eskaini zion eta Quevedoren eta Cervantesen gorazarrea lortu zuen lan honekin.

Alonso Erzilla

Olerki honetatik estrofa bat aterako dugu (XXVII kantua)


Mira al poniente a España, y la aspereza de la antigua Vizcaya, de do es cierto que depente y procede la nobleza por todo lo que vemos descubierto; ves a Bermeo cercado de maleza cabeza de Vizcaya, y sobre el puerto los anchos muros del solar de Ercilla, solar antes fundado que la Villa.

Olerki epiko honetan argi agertzen da sasoi haretako idazkerak lortutako maila. Errenazimentuko topiko guztiak topa genitzake bertan baina ohiko erretorikatik alde egiten du. 1594ko abenduan hil zen.

Turismo bulegoa

Lamera z/g

48370 Bermeo

Tel 94 617 91 54

e-mail: turismoa@bermeo.eus

Certificado IqNet. MANAGEMENT SYSTEM AENOR. Empresa registrada AENOR. Servicio certificado