Agenda
Tailer honen bidez, emakumeen ziklotasuna zelakoa dan eta bere funtzionamendua zein dan landuko da. Tailerraren hasieran eta amaieran, amek eta alabek dinamika bateratua egingo dabe. Tartean, espazio desbardinetan banatuko dira. Alabek adin bereko beste ume batzuekaz ziklikoa izatea eta honen berezitasunak zeintzuk diran ikasiko dabe. Eta, beste alde batetik, amek zikloa ezagutu, baliabideak landu eta honen aurrean daukiezan bildurrak, galderak... partekatzeko leku segurua aurkituko dabe. Norentzat? LH5. mailako neska eta euren amentzat. Trebatzaileak: Ana Valles Renteria eta Esti Bilbao Bilbao Izena emon behar da: berdintasuna@bermeo.eus/ 688 638 449
Data: 2025/02/17 - 2025/02/17
Ordua: 17:30 - 19:30
Non egiten da: Gizarte eta Kultura Etxean
Antolatzailea: Bermeoko udala