Herria

Agenda

Antzerkia./ Teatro. Mierda de ciudad.

Dramaturgia, zuzendaritza: Olatz Gorrotxategi Antzezleak: Aritza Rodriguez, Olatz Gorrotxategi, Marta Alvarez del Valle Porrotaren ganeko antzezlana da. Bere lekuaren bila dabilen belaunaldi bat. Punka heldu da. Dolu bat. Westernaren isiltasun existentziala. Ernegau bat, daborduko bera izan gura ez dauana. Ni naz nazena. Euskal diaspora Idahon eta Nebraskan. Cowboy bat txistu egiten. Hiru persona 80ko hamarkadan hasi zan eta gaur, hementxe, gure aurrean amaitzen dan historia kontatzen. Sioux indioak euskal folklorea egiten. Baten bat “Galduta” dagoala iragartzen dauan kartela. Saloon baten hutsitzea. Beste okupazino bat. Oindino kolonizatzeko dagoan zelai zabal bat. “Hoy. Es. El. Futuro.” (Gaur. Etorkizuna. Da.), esaten eban La Polla Records taldeak abesti baten. “Mierda de Ciudad” proiektu eszeniko performatibo bat da; Euskal Rock Erradikalaren mobimentu kontrakulturala kontatzen dau, bai eta haren burruken eta musikaren testuinguru historikoa be. Horretarako, westerna eta kolonizazino kulturala erabiltzen dauz analogia lez. Historia hiru antzezleek eta hiru zehar-artistek kontatzen dabe zuzenean. Sarrera: 10 € (deskontudunak 7,50 € leihatilan bakarrik) Salgai abenduaren 1etik aurrera Gizarte eta Kultura Etxean eta bermeo.eus web gunean.

  • Data: 2024/12/13 - 2024/12/13

  • Ordua: 20:00 - 21:30

  • Non egiten da: Bermeoko Kafe Antzokia

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako ekintzea

Otros eventos
Evento Categoria Fecha
Zinea/ Cine: Niko 3: Mas alla de la aurora boreal Nestor Basterrtexea aretoan/ Sala Nestor Basterretxea 18/01/2025
Zinea/ Cine: Vivir el momento Nestor Basterrtexea aretoan/ Sala Nestor Basterretxea 18/01/2025
Denda solidarioa. Kidenda./ Tienda solidaria. Santa Eufemiako eleizpean 19/01/2025
Irakurleen txoko feminista “Odolekoak”, Antxiñe Mendizabal Gizarte eta Kultura Etxean 19/01/2025
Zinea/ Cine: Vivir el momento Nestor Basterrtexea aretoan/ Sala Nestor Basterretxea 20/01/2025
Hitzaldia ‘Zer da bio eta zer ez’ Geure konsumo-ohiturei buruzko berbaldia. GuZuBio dendan 23/01/2025
Magia saioa “Harritzearen abilezia”, Hodei Magoa./ Sesión de magia. Nestor Basterrtexea aretoan/ Sala Nestor Basterretxea 24/01/2025
Bingoa. Erroxaperen egoitzan 24/01/2025
Kanta Kanta Lorue. Goiko plaza 24/01/2025
Erakustaldia Dantzak./ Demostración Danzas. Alkartasuna Dantza taldearen emonaldia . Sancti Spiritus zaharren egoitzan 25/01/2025

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0