Herria

Agenda

Irakurleen txokoa Berbagai izango dan liburua: “Kandyskiren tradizioa” Ramon Saizarbitoria

“Kandinskyren tradizioa” Ramon Saizarbitoriak idatzitako eleberri laburra da, 2003 urtean lehen aldiz argitaraturikoa. Miren izena daukan neska gazte baten lehen amodioaren gorabeherak kontatzen dauz, bakarrizketa moduan, bere irudimenean sortutako amodio idealagaz alderatuz. Eleberriaren izenburua Kandinskyri buruzko liburu batean aurkitutako errusiar tradiziotik dator, eleberria abiarazten dauena, zeinaren arabera urte zahar gauean neska batek topatzen dauen lehen gizonak dauen izen berbera dauen maitalea izango dauela baieztatzen dan. Abiapuntu honetatik eleberriak ideala eta errealitate gordina kontrajartzen dauz eta lehen amodioa, lehen sexu harremana, desengainua eta lagun eta gurasoganazko harremanak daukaz gaitzat. Halabeharra elementu garrantzitsua da eleberrian, liburuan aipatzen dan tradizioaren haritik: kasualitate sorta batek tradizioa betetzea ekarriko dau, ustekabean bada be. Izandako esperientziekaz kontakizun hunkigarria osatuz, Mirenek harremanen gordintasuna ezagutu, bizitzaren ikasbidea burutu eta heldutasunera iritsiko da

  • Data: 2021/11/18 - 2021/11/18

  • Ordua: 18:30 - 20:00

  • Non egiten da: Liburutegiko beheko solairuan

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala

Otros eventos
Evento Categoria Fecha
“Vista de Bermeo” jaiotza kofradia zaharrean Erakusketaren hasierea Arrantzaleen kofradi zaharrean 03/12/2021
Zinea: Clifford, el gran perro rojo Nestor Basterretxea aretoan 04/12/2021
Zinea: Way down Nestor Basterretxea aretoan 04/12/2021
Bisita gidatua Bermeoko arkitektura garaikidea: Arzadun, Anasagasti eta Ispizua Turismo bulegoan 06/12/2021
Zinea: Way down Nestor Basterretxea aretoan 06/12/2021
Dokumentala: Aita Mari Nestor Basterretxea aretoan 07/12/2021
Burgoako belena Burgoan ikurrina jaso eta jaiotza ipini (aurten ez da txistorra janik egingo) Jose Antonio Erauzkin enparantzatik (Izarra) 08/12/2021
Liburu aurkezpena. Aitor Goitia ."Personajes e historias de un pueblo marinero" liburuaren aurkezpena Bermeoko Udal liburutegian 10/12/2021
Antzerkia. “TXANOGORRITXOTIK OTSO EMERA” Tentazioa Nestor Basterretxea aretoan 10/12/2021
Ipuin kontalaria. “Besoetako ipuinak” Bekoportalan 11/12/2021

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0