Zerbitzuak

Iragarki taula

2018 urterako tabernen ordutegia

2018 urterako tabernen ordutegia

Ordutegi arrunta:

Neguan

Mota           Asteguna     Bariku,Zapatu,Jai bezpera

1. taldea         23:00         00:30

2. taldea         01:00         02:30

3. taldea         02:30         04:00

4. taldea         04:30         06:00

Udan

Mota           Asteguna     Bariku,Zapatu,Jai bezpera

1. taldea         23:30         01:00

2. taldea         01:30         03:00

3. taldea         03:00         04:30

4. taldea         05:00         06:30

 

  • Negualdia: urriaren 1etik maiatzaren 31ra.
  • Udaldia: ekainaren 1etik irailaren 30era.
  • Ordutegi hau, jentea kaleratzeko denporea kanpo itzita ulertu behar da (30 minutu kaleratzeko).
  • 3. eta 4. taldeen kasuan, 6 ordu igaro beharko dira ixten dan unetik, barriro zabaldu ahal izateko.

ORDUTEGI BEREZIA:

Beste egun berezietan, ordutegi arrunta baino ordu erdi gehiago.

ORDUTEGI BEREZIAREN EGUTEGIA:

Ordutegi berezia egun honeetarako onartuko da:

Errege bezperea, Aratuste martitzena, Aratuste zapatua, Arrain Azokako zapatua, San Juan bezperea, Madalen bezperan, Madalen eguna, San Roke eguna, Andra Mari bezperea, Andra Mari eguna, Arrantzale eguna, Sukalki eguna, Santa Eufemia bezperea, Gabon eguna eta Gabon Zaharra.

Beste neurri batzuk:

  • Goizaldeko ordu 01:30etan, musikaren bolumena jaitsi beharko da.
  • Ateak itxita egon beharko dira.
  • Ezin izango da kristalezko edalontzietan edaririk emon, edalontzi edo botila hori taberna barruan geratuko danaren segurtasuna euki barik.
  • Ezin izango da edari alkoholdunik emon 18 urtetik beherakoei.

Beste iragarkiak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0