Servicios

Tablón de anuncios

BERHAZ bulegoko XXXVI. erakusketea

ARRATE EGAÑA

"Basoaren Babesean"

Udalak, herritarrek egiten dabezan arte lanak ikusgai eukiteko ERAKUSKETAK antolatzen dauz Berhaz bulegoan.

Bermeotarra izanik eta arte lanak egitea atsegin ez ezik, horreek jendaurrean jartzeko nahia daukan edozeinek parte hartu leike eta egunero ehundaka pertsonek bere lana ikusteko aukerea euki leike.

Baldintzak Berhaz bulegoan egongo dira zehatz mehatz aztertu nahi daben guztiek jaso daien; bestalde, ekimenaren laburpen moduan:

Bermeoko herritarrei zuzendutako ekimena da, batik bat, pintura, argazki eta antzeko artelanak egiten dabezan artistei: Artista gazteak, ezezagunak, barriztatzaileak, proiekzino mugatukoak, arte ikasleak eta era horretako artelanak egitea atsegin dabenak. Arte lana eskegitzeko modukoa izan behar da.

Eskariak Berhaz bulegoan aurkeztuko dira. Inprimaki bat bete beharko da eta arte lanaren argazkia ezinbestekoa izango da.

Aukeratutako arte lanak egongo dira ikusgai Berhaz bulegoan.

Artelana salgai badago, Berhaz bulegoan egongo diran diptikoetan holan adierazoko da eta telefono zenbakia jarriko da, baten batek interesa badauka artisteari deitu daion.

Berhaz bulegoa herritarren bulegoa da eta ZUEN parte hartzea ezinbestekoa da.

Informazino gehiago, Berhaz bulegoan eta 94 617 91 15 telefonoan.

Otros anuncios

  • Citas
  • Volante de empadronamiento
  • Volante de convivencia
  • Expedientes económicos
  • Deporte on-line
  • Recibos de basura
  • Multas
  • Matrículak
  • Plusvalías
  • Tributos municipales

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0