Servicios

Tablón de anuncios

Giz-ek antolatutakoak

AISIALDIKO BEGIRALE IKASTAROA

Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulua

2019ko urriaren 12tik 2020ko apirilera arte (12 asteburu).

Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean.

Ordutegia: Barikuetan (18:30-21:00) eta zapatuetan (10:00-14:45 eta 16:00-18:30).

Baldintzak: 18 urte izatea edo ikasturtean zehar betetzea (2020ko ekainaren 30a baino lehen), DBHko titulua izatea eta euskeraz jakitea.

Izen-emotea: GIZen, plaza kopurua bete arte. Plaza kopuru mugatua.

INFO + www.gizbermeo.blogspot.com

 

ZEINU HIZKUNTZA IKASTAROA (A1-A2)

Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulua

Irailaren 18tik urriaren 30era (aurrez aurreko120 ordu + aurrez aurrekoak ez diran 20 ordu).

Gernikan

Ordutegia: 09:00-13:00. Astelehentik barikura.

Izen-emotea: www.gaztedibusturialdea.eus webgunearen bidez, eskainitako plaza kopurua bete arte. Plaza mugatuak.

Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera 'Gaztedi Busturialdea' hitzarmena sinatu daben udalerrietan (Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrieta) erroldatutako 35 urtera arteko gazteek lehentasuna eukiko dabe

Antolatzailea: Gaztedi Busturialdea

INFO + www.gaztedibusturialdea.eus 

 

BIDAIATEKEA

Mundu osoko gidak zure esku udako bidaiak eta oporrak prestatzeko!

Bidaia giden 15 eguneko doako mailegua.

2019ko gida barriak: Filipinak, Uruguay, Montenegro, Georgia eta Armenia, Tanger eta Tetuan, Ginebra, Napoles eta Amalfiko kostaldea, Miami eta Florida, Azores, Bratislava eta Eslovakia, Polonia, Portugal, Argentina, Txile eta Pazko uhartea, Asiako hego-ekialdea motxileroentzako, Tailandia, bakarrik bidaiatzeko gida...

Eta ganera: bidaietako aldizkariak, ostatuak, kanpinak, gazteentzako nazinoarteko txartelak: aterpekide txartelak, ISIC, ITIC, gazte...

INFO + www.gizbermeo.blogspot.com

Otros anuncios

  • Citas
  • Volante de empadronamiento
  • Volante de convivencia
  • Expedientes económicos
  • Deporte on-line
  • Recibos de basura
  • Multas
  • Matrículak
  • Plusvalías
  • Tributos municipales

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0