Zerbitzuak

Iragarki taula

BERH@Z bulegoko XXXII. erakusketea

GOIZANE JAYO

"ETERNA"

9 argazki artistikoak


Udalak, herritarrek egiten dabezan arte lanak ikusgai eukiteko ERAKUSKETEA antolatzen dauz Berh@z bulegoan.

Bermeotarra izanik eta arte lanak egitea atsegin ez ezik, horreek jendaurrean jartzeko nahia daukan edozeinek parte hartu leike eta egunero ehundaka pertsonek bere lana ikusteko aukerea euki leike.

Baldintzak Berh@z bulegoan egongo dira zehatz mehatz aztertu nahi daben guztiek jaso daien; bestalde, ekimenaren laburpen moduan:

Bermeoko herritarrei zuzendutako ekimena da, batik bat, pintura, argazki eta antzeko artelanak egiten dabezan artistei: Artista gazteak, ezezagunak, barriztatzaileak, proiekzino mugatukoak, arte ikasleak eta era horretako artelanak egitea atsegin dabenak. Arte lana eskegitzeko modukoa izan behar da.

Eskariak Berh@z bulegoan aurkeztuko dira. Inprimaki bat bete beharko da eta arte lanaren argazkia ezinbestekoa izango da.

Aukeratutako arte lanak egongo dira ikusgai Berh@z bulegoan.

Artelana salgai badago, Berh@z bulegoan egongo diran diptikoetan holan adierazoko da eta telefono zenbakia jarriko da, baten batek interesa badauka artisteari deitu daion.

Berh@z bulegoa herritarren bulegoa da eta ZUEN parte hartzea ezinbestekoa da.

Informazino gehiago, Berh@z bulegoan eta 94 617 91 15 telefonoan.

Beste iragarkiak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0