Servicios

Tablón de anuncios

Giz-ek antolatutakoak

IKASTAROA

GAZTEDI BUSTURIALDEA BEKAK 2018

Lanekoak ez diran praktikak Busturialdeko enpresetan

Iraupena: 6 hilabete.

Zenbatekoa: 460 € (hilero).

Baldintzak:

• 18-25 urte izatea.

• Lanbiden lan eskatzaile moduan agertzea.

• Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako edo goi-mailako titulua, profesionaltasun ziurtagiria edo unibertsitate titulua (diplomatura, lizentziatura edo gradua) izatea.

• Jasotako prestakuntzagaz erlazino zuzena daukan hiru hilabetetik gorako lan-esperientzia ez izatea.

• Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera 'Gaztedi Busturialdea' hitzarmena sinatu daben udalerrietako baten erroldatuta egotea, hain zuzen be: Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrieta.

Izen-emotea: GIZen eta www.gaztedibusturialdea.eus webgunearen bidez.

Antolatzailea: Gaztedi Busturialdea

 

EUSKADIKO GAZTEAK LANKIDETZAN 2018

Hartzaileak: 1988 eta 1996. urteen artean jaiotakoak.

Iraupena: 3 hilabete, ahal dala (uztailetik irailera arte).

Izena-emoteko epea: otsailak 19.

 

'BERMESEX' BERMEOKO SEXOLOGIA ORIENTAZINO ZERBITZUA

Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean

Barikuetan, 16:00etatik 17:30era

Doako zerbitzua. Hartzaileak: gazteak, gazteen gurasoak, gazteekaz lan egiten dabenak (irakasleak, hezitzaileak, tutoreak, begiraleak…)

e-posta: bermesex@bermeo.eus

Skype: orientazio.zerbitzua

Tel.: 644 898 661

Facebook: Orienta Zerbitzua

Twitter: @sexorienta

 

BIDAIATEKA

Mundu osoko gidak zure esku neguko bidaiak prestatzeko!

Bidaia giden 15 eguneko dohainezko mailegua. Gida barriak: Kroazia, Menorca, Panama, Tailandia, Sardinia, Eskozia, Irlanda, Turkia, Kuba, Munich, Jamaika, Kreta, Maurizio Uhartea, Karibear Uharteak, Ingalaterra, Alemania, Cancun eta Yucatan...

Eta ganera: bidaietako aldizkariak, ostatuak, kanpinak, gazteentzako nazinoarteko txartelak: aterpekide txartelak, ISIC, ITIC, gazte...

Otros anuncios

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0