Ekimenak

Ekimenak

Arrantzaleen Museoa

Erakusketea: "Euskara ibiltaria"

Irailaren 17ra arte

Museoko ordutegian:

Martitzenetik zapatura: 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00

Domeka eta jai egunak: 10:00 – 14:00

Astelehenak itxita.

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa lanean oinarritutako erakusketea da eta helburu nagusia euskarak hainbat alorretan (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia, sintaxia...) bere lurralde osoan hartzen dauazan formak eta aldaketak modu berezian erakustea da. Bisitariek zentzumenak erabiliko dabeze erakusketaren barri izateko: usaindu, entzun eta ikutzeko erakusketa da.

Museoko sarrerea: orokorra: 3,5 €, murriztua: 2 €.  Zapatuetan doan.

Antolatzailea: Euskaltzaindia, Laboral Kutxa, Bizkaiko Foru Aldundia eta Arrantzaleen Museoa

Laguntzailea: Bermeoko Udala

 

"ATUNAREN INGURUKO BISITAK"

Uztailak 2, 16, 23 eta 30

Arrantzaleen Museoan

10:30ean

Bermeo Tuna World Capital egitasmoak udara begira antolatutako ekintza berezien artean, uztaila eta abuztuko egun solteetan, Arrantzaleen Museoak alkarlanean atunaren inguruko ordu erdiko bisita bereziak eskainiko dauz.

Erreserbak turismo bulegoan.

Bermeo Tuna World Capital.

Informazino gehiago: Turismo bulegoan. Telf: 946179154

 

“BISITA + ITSASORA URTEKERAK”

Bisita eta Gaztelugatxera itsas-bataioa

Uztailak 3, 4, 17, 18 eta 24

11:00etan bisita museora eta 12:00etan Hegaluzen urtekerea

Prezioak: 14 € 16 urtetiktik gorakoak / 7 € 5-15 urte artekoak / 5 urtetik beherakoak doan

Arrantzaleen Museoan

Hegaluzegaz batera Arrantzaleen Museoak antolatutako bisita konbinatuak. Bisitariek museoan bisita gidatu labur bat egin ostean Hegaluze itsasontzian joateko aukerea eukiko dabe Gaztelugatxeko San Juanera 12:00etan

Informazioa eskatu Arrantzaleen Museoan

Antolatzailea: Arrantzaleen Museoa Hegaluzegaz batera

Informazino gehiago: Arrantzaleen Museoan

  

“UDAKO TAILERRAK” Umeentzako tailerrak.

Uztailak 9-10-11-12

Arrantzaleen Museoan

11:00-13:00

Uztaileko egun honeetan umeek eskulanak egiteko aukerea eukiko dabe Arrantzaleen Museoan

Sarrerea: 1 € eguneko

Antolatzailea: Arrantzaleen Museoa

Informazino gehiago: Telf: 946179154

 

 

 

Beste ekimenak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0