Ekimenak
* OHARRA *
Zaharberritze lanak direla eta, azaroaren 2tik aurrera museoa aldi baterako sarratuta egongo da.
HITZALDI ZIKLOA
ARRAIN KONTSERBAK ETA FABRIKAK: Zertarako egiten da arrantzan? Zein da harrapatutako arrainaren erabilera?
Abenduak 16 / 11:30 / erderaz
Gure kontserbak
Javier Escudero - Eusko Ikaskuntzako kidea eta EHUko historia ekonomikoko saileko kolaboratzailea. Euskal Herriko arrain-kontserbetan aditua, hainbat ikerketa eta artikuluren egilea.
Abenduaren 14tik aurrera
“Bermeo Erdi aroan”
Lehen aldiz, hiribilduagaz zer ikusia daben pergamino formatodun zenbait dokumentu nagusi aurkezten dira Bermeon, herritarrak iraganeko iturri-ondare garrantzitsu horren partaide eginez. Ganera, paneletako testuen eta ilustrazinoen bidez, gure tokiko historian gitxi aztertu dan aldi horretan Bermeok izan eban bilakaera historikoa behatu ahal izango da. Lan guzti honen atzean Bitor Uriarte, Asier Romero eta Rober Garay egon dira.
Museoko ordutegia:
Martitzenetik zapatura: 10:00 – 16:00
Domeka eta jai egunak: 10:30 – 14:30
Astelehenak itxita.
Sarrerea: 3,5 € orokorra eta 2 € murriztua (doan 12 urtetik beherakoentzat). Zapatuetan doan.
Informazino gehiago: Tel.: 946881171 / E-maila: arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus / Webgunea: www.bizkaikoa.bizkaia.eus
Antolatzailea: Arrantzaleen Museoa