Zerbitzuak

Sagrado Corazon Ikastetxea

Izena: Sagrado Corazón IkastexeaSagrado Corazón Ikastetxea
Helbidea: Matxitxako bidea. 4                
Udalerria: Bermeo
Probintzia: Bizkaia
Telefonoa: 94 688 02 22
Faxa: 94 688 15 81
E-maila: i.s.corazon@euskalnet.net
Ordutegia:

Haurtzaindegia: 7:30-19:30

Haur eta Lehen Hezkuntza 1. eta 2. zikloa: 9:00 -12:30  // 15:00 – 17:00

Lehen Hezkuntza 3. zikloa: 9:00 – 13:00   // 15:00 – 17:00 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 9:00 –13:30  // 15:00 – 17:00
                                                8:00 – 14:30 eguazten eta barikuetan

Arduraduna:
Historia:

Herriak egindako eskariari erantzunez, gure ikastetxea 1902ko abenduan sortu zan helburu zehatz honegaz: ordura arte irakaskuntzatik baztertuta egozan neskeei ikasketak eskaini.

Horretarako Santa Joaquinaren bost jarraitzaile, etorri jakuzan udaletxe ondoko etxe batera ikastetxea igiritzeko asmoz. Bermeon arrakasta handia izan ebenez, txiki geratu jaken hasierako egoitza eta Matxitxako bidera joan ziren 1904. urtean.

1940an amaitu zan Joaquín Lucarini eskultore famatuaren eskutik Sagrado Corazonen irudia, gaur egun paisaiaren parte esanguratsua bihurtu dana  bermeotarrontzat.

1966an zabalkuntza barri bat egon zen, ikastetxea mendebalderantz eta iparralderantz zabalduz, ikasgela barriak eraikiz eta gainerako instalazioak egokituz.

Azken zabalkuntza 1998an egin zan, eta oraingoan, lehendabiziko ikastetxearen ondoan, hiru solairu, aterpea eta sotoa daukan eraikina egin zan. Eransketa honekin, ziklo bakoitzak bere eraikina dauka.

Bere lepoan 100 urte baino gehiago daukan ikastetxe hau garai desbardinetako beharrizanetara egokitzen joan da eta egokitzen jarraitzen dau. Izan ere, geure identitatea euskalduntasun eta kristautasunean oinarrituz, hezkuntza aurrerakoia eta kalitatezkoa bermatzen dau.

Zerbitzuak:
  • Irakaskuntza D ereduan: Haurtzaindegia, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
  • Ingelesa 3 urtetik aurrera eta udan natiboekaz ikastaro intentsiboa
  • Talde psikopedagogikoa
  • Gurasoekaz harreman estua: SIEP-FEAC Programa.
  • Ikasgela kanpo ekintzak.
  • Jantokia: etxean eginiko janariaz.
  • Autobusa
Bestelako datuak:

Instalazioak:

  • Hiru jolastoki irekiak
  • Psikomotrizitate gela
  • Kiroldegi zarratua
  • Aldagelak eta dutxak
  • Areto Nagusia
  • Otoitz-lekua

Gela espezifikoak:

  • Bi informatika gela
  • Musika gela
  • Laborategia
  • Bi plastika gela
  • Teknologia gela
  • Ikus-entzun gela
  • Liburutegia

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0