Prozedurea
Interesduna, Bermeoko Musika Eskolak emoten dauzan zerbitzuak gura izan ezkero, Musika Eskolako idazkaritzara hurreratu beharko dau. Zerbitzu eskariak Musika Eskolako Idazkaritzan egingo dira, bertako erregistroan aurkeztuta.
Musika Eskolako Idazkaritzan eskaera orria bete ondoren (ikasle barria izan ezkero N.A.N kopia edo familia liburua eta 2 argazki aurkeztu beharko dauz), Erzilla kalea, 6-8 dagoan udaleko Leihatila Bakarra Berh@z-era joan beharko da matrikularen ordainketa egiten.
Berh@z ordutegia 08:30etatik 14:30etara, martitzen eta eguenetan 4:30etatik 7etara, zapatuetan 10:00etatik 13:00etara izango da.