Herria

Era guztietako lan eskaintzak

Behargintza, Bermeo, Mundaka eta Sukarrieta udalerrietan, enplegua sustatzen dauan erakundea dala kontutan izanik, bermeotar zein Bermeo inguruan lan bila dabilen edozein, erakunde honetara bideratu behar da, edozein motatako lana lortzeko baliabide ezin hobeak eskaintzen baititu.

Eguaztenero, lan eskaintza barriak jasotzen dira Behargintzan, beraz, azken eskaintzak ezagutu edo ikuskatu nahi izatekotan egun ezin hobea da eguazten zein eguena.

Lan eskaintza pribatuak ez ezik, publikoak be aurkitu daikezuz eta gustoko lana burutzeko prestakuntza falta badaukazu, orientazino zerbitzuaz gain prestakuntza bera be jaso daikezu Behargintzan. Modu hertsian Behargintzak eskaintzen dauzan lanaren inguruko zerbitzuak honakoak dira:

  1. Langai.en apuntatzeko aukera eskaintzen dau, jasotako eskaintzen araberako perfila izatekotan dei egin deizuen.
  2. Zure perfil profesionalera egokien moldatzen dan lanpostuaren inguruabarrak ezagutzeko lan moeten aholkularitza eta orientazinoa.
  3. Zure perfila hobetzeko edo lan aukeretara hobeto egokitzeko, ikastaroen informazinoa.
  4. Enpresa bat egitea bada zure asmoa, proiektu hori aurrera eroateko aholkularitza eta baliabideak lortzeko aukera.

Udalak zure lan beharrizanak asetu nahi dauz, Zubiaur tar Kepa, 26-28, 1. solairuan (Bermeoko merkatuan) kokatzen dan erakundearen bidez. Edozelako dudarik bazendu, deitu eiguzu 94 617 91 90 zenbakira, lan arloko arazo guztiak argitu deizuguzan.

http://www.bermeo.eus/behargintza.html

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0