Udala

Zereginak

Aurrekontu parte-hartzaileak 2017 partaidetza burutzeko arauak

Ikusi artxiboa

Prozeduraren kornograma:

1.- Proposamenak aurkeztea: apirilaren 24tik maiatzaren 14ra

2.- Proposamen azterketa: maiatzaren 15etik ekainaren 18ra

3.- Proposamenen bozketa: ekainaren 19tik uztailaren 2ra

Proposamenak egiteko inprimakia

Info +

 

ZEREGINAK:

·         Herritarren parte hartzea bultzatzea, herritarren eskubideak aitortuz eta beharrezko erabakiak, neurri eta tresnak zehaztuz.

·         Eragile edo elkarteen parte hartzea sustatu, demokrazia parte hartzailea bultzatuz eta haien parte hartzerako eskubide eta tresnak arautuz.

 ·         Parte hartzea prozesu bat bezala hartu, helburuak argi adieraziz eta bertan parte hartzen duten pertsona eta talde guztiak ikasketa eta trebatze prozesu iraunkor bat moduan hartuz.

Bermeoko parte hartze prozesuaren onarpena: Osoko Bilkurak 2013-05-02

21.- BERMEOKO PARTE HARTZE PROZESUAREN ONARPENA.

III. eranskin legez agertzen dan agiria onartu da aho batez.

Udaletxean, 2011ko Urriaren 20ko Osoko Bilkuran Partaidetza Saila sortzea erabaki genuen, aho batez. Beren helburuak hauexek izango dira:

-      Herritarren parte hartzea bultzatzea

-      Parte hartzea prozesu bat bezala hartu

-      Udal batzordeak herritarrei ireki

Bermeon Erabaki parte hartze prozesua martxan ipini da eta bi batzar orokorrak egin ondoren herritarren beharrizanak eta lehentasunak jaso ziren. Hauek lau lan taldeetan antolatu ziren gai desberdinak hausnartzeko eta eztabaidatzeko. Lan talde hauek dagoeneko hainbat batzar egin dituzte eta batzuk landu eta prestatu dituzten gaiek Udalera heldu izan dira.

Prozesuan aurrera egiteko lan talde hauetan zelan egingo dan lan eta funtzioak zeintzuk diren argitu behar da. Hauexek izango dira lan egiteko pausuak:

-      Batzarraren hasieran azken aktaren oneritzia jasoko da.

-      Taldearen dinamizatzaileak aurkeztuko du eguneko gai zerrenda, denborak eta amaierako ardua.

-      Taldea martxan hasteko idazkaria izendatzen da. Beharrezkoa denean, talde txikietako idazkariak eta bozeramaileak ere izendatuko dira.

-      Batzarra amaitu baino lehen ze gaiak eta hurrengo batzarraren data adostu behar izango da, zenbat eta zehatzago eta argiago hobe, zenbat saioetan espero dugun prestatu eta ze emaitzak espero diren lortzea.

Eta lan talde hauen funtzioak hauexek izango dira:

-      Udalak zein herritarrak proposatutako gaiak landuko dira taldeetan. Lehenengoz gaiaren inguruko informazioa emango da eta horretarako taldean dauden udal teknikarien edota herritar partehartzaileen artean prestatuko da. Gero dinamizatzaileak, denborak kontrolatuz aparte, markatutako metodologia erabiliz eztabaidatu egingo da eta azkenik proposamenak talde handian jasoko dira.

-      Gai bat amaitzen dugun bakoitzean ikusten dugu be re emaitzak komunikatu behar direla beste lan talde guztiei, eskuartean ditugun tresnak erabiliz, hau da, FTP parte hartze plataforma eta bermeonerabaki.wordpress.com.

-      Gaiaren eztabaida amaitu ondoren Udalera eramango da, Tokiko Gobernu Batzordera edo dagokion Batzordera edo Erakunde Autonomoen Organo Eragilera, gero Osoko Bilkurara joateko. Bertara lan taldeko ordezkaritza bat joango da eta gata lan taldeko partehartzaileak aurkeztuko dute. Udalak, aurkeztutako gaia bideragarria bada, konpromisoa hartuko du udal politikan bihurtzen.  

-      Udalan hartzen diren erabakiak herritarrei komunikatuko zaie jarraian, parte hartu duten partehartzaileekin batera ohiko komunikabideei deituz prentsaurrekora. Behin hau egin ondoren udaleko web gunean jarriko dira prentsa oharren bidez eta lan taldeetako guztiei bidaliko zaie posta elektronikoz berri guztiak.  

-      Prozesu partehartzaile batean parte hartzeko maila desberdinak daudela uste dugu eta denak baliagarriak direla gure prozesuan. Informatzea ezinbesteko pausua da, eta gehienetan partaidetza prozesu baten lehendabiziko pausua, oso garrantzitsua da Udalak gai baten inguruan duen informazioa herritarrei eskuragarri jartzea gai horren inguruko hausnarketa eta eztabaidan sartu aurretik. Informatzea ez dugu partaidetzatzat ulertzen, baina bai partaidetza prozesu baten hasierako ezinbesteko abiapuntua.  

o   Kontsultatu: Udalak herritarrak gonbidatzen ditu euren jakinduriagaz laguntzeko ekarpenak egiten

o   Kolaboratu: Udala eta herritarrak elkarlanean aritzen dira informazioa lantzen ekintza zehatzen proposamenak egiteko eta garrantzizko erizpideak erabiltzen lehentasunak markatzeko.

-      Lan talde hauen etorkizuna bermatzeko asmoz eurek egiten duten lana herriari komunikatuz aparte, herritarrak informatuta egoteko eta taldeak utziko dutenen ordezkoak erreleboa egiteko, gai batzuetan talde edo herritar ezagun batzuei taldera etortzeko gonbidapena luzatzea komenigarria ikusten da.

-      Lan talde hauen funtzionamendua ona izateko beharrezko trebakuntza eta prestakuntza saioak egitea beharrezkoa ikusten da.

-      Udaletik ez dugu ikusten prozesu honen amaierarik. Hasi dugun prozesu hau aurrera doa, aurrera joateko ahaleginduko gara herritarrek erantzuten duten bitartean prozesu partehartzailea hau martxan egon behar dela ikusten dugu.

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0