Udala

Xedea

Xedea

Honen bidez, Bermeoko alde zaharrean kokatzen diran eraikuntza pribatuak barriztatzeko obrak, diruz laguntzea da zerbitzu honen helburua; Udalak, bai BERUALA S.A.k eskaintzen dauzan diru kopuruak interesdunari bideratuz, bai Eusko Jaurlaritzatik eratorritako diru laguntzak jasotzeko izapidetza jorratuz eta informazinoa eskeiniz, herritarrei hobariak lortzeko aukera emoten deutse.

Bermeoko Udalak, hainbat modutan laguntzen deutse Bermeoko herritarrei, euren etxebizitzetan egiten dabezan obretan hobariak lortzeko:

  • Zuzenean Bermeoko Udalak eskaintzen dauan diru laguntza bideratuz eta eskeiniz, beti be obrak, alde zaharrean kokatutako eraikuntzetan egiten badira.
  • Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dauzan laguntzak jasotzeko tramiteetaz arduratuz, beti be, obrak, alde zaharrean kokatutako eraikuntzetan egiten badira.
  • Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dauzan laguntzak jasotzeko informazinoa eskeiniz, egin beharreko obrak alde zaharreko erakuntzetan egiten ez badira. Azken kasu honetan egin beharreko jarduera eta tramitazino guztiak interesdunak egin beharko dauz.

BERUALA S.A.-k diru-laguntzak emongo dauz, Eusko Jaurlaritzako 189/1990 Dekretuak edo berau garatu eta aldatzen dabezan arauak ezarritako erispideak jarraituz. Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak emon arren BERUALA S.A.k be emon ahal izango dauz, beraz interesdunak, administrazino bietatik eratorritako diru-laguntzak jasotzeko aukera eukiko dau.

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0