Albisteak

Albistea

Bermeok hamaika aukera eskainiko dizkio bisitariari uda honetan!

  • ‘Bizi Bermeo 2022’ izenpean, hainbat ekimen antolatu dira: arrain kontserbak lantzen dituzten enpresetara bisitak, hegaluze eta hegalaburrari buruzko tailerrak, Arrantzaleen Museoan egingo den Izaro erakusketa ikusteko aukera, itsasontzian irteerak, Topabermeo Escape Village-Yinkana, Bermeo Tuna Pintxo Tour… eta askoz ere gehiago!

Bermeon, 2022ko ekainaren 30ean.- Bermeok, urtero bezala, eskaintza turistiko zabala eskainiko dio bisitariari. Izan ere, bermeotarrek eta kanpotik bisitatzen gaituztenek hamaika aukera aurkituko dituzte herrian. ‘Bizi Bermeo 2022’ izenpean, hainbat ekimen antolatu dira: arrain kontserbak lantzen dituzten enpresetara bisitak, hegaluze eta hegalaburrari buruzko tailerrak, Arrantzaleen Museoan egingo den Izaro erakusketa ikusteko aukera, itsasontzian irteerak, Topabermeo Escape Village-Yinkana, Bermeo Tuna Pintxo Tour… eta askoz ere gehiago!

“Bermeok aukera polit eta oso ezberdinak aurkeztuko dizkio bisitariari uda honetan. Herrian bada asko ezagutzeko! Gaur aurkezten dugun eskaintza oso zabala da eta adin guztietara bideratutakoa. Balioan jarri nahiko nuke harreman publiko-pribatua. Izan ere, eskutik aurkezten dugun eskaintza da gaurkoa. Uste dut oso garrantzitsua dela administrazioa enpresa pribatuekin elkarlanean aritzea, ahalik eta eskaintza hoberena lortzeko. Eskerrak eman nahiko nizkieke Udalarekin batera hau guztia posible egin duten pertsona eta enpresei. Beraien lanik gabe ezinezkoa izango litzateke hau guztia lortzea”, adierazi du Bermeoko Turismo zinegotzi Kepa Zumetak.

“Noski, eskerrak eman nahiko nizkieke nirekin batera gaur hemen daude Bermeo Tuna World Capital-i eta Rural Kutxari. Lehenak lan paregabea egiten du atuna balioan jarri eta honen arrantzaren eta kontserba enpresen mundua herritarrei hurbiltzeko. Bigarrenak, aldiz, sareginen eta neskatilen lana gertutik ezagutzeko aukera posible egingo du. Izan ere, Rural Kutxaren laguntzari esker uda honetan ekimen hau %100ean egin ahalko da. Bisitak segurtatuta egongo dira beraien aportazioari esker”, gehitu du Zumetak.

30 / 06 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0