Prensa

Prensa

Bermeoko ume eta gazteek egunotan jasoko dute Euskarazko Produktuen Katalogoa

16 urtera arteko ume eta gazteen etxe guztietara iristeko liburuxkaren 1.500 ale eta QR-a duen 800 markatzaile banatuko dira, herriko ikastetxeen bitartez

Gainera, herriko liburu eta jostailu dendetan eskuragarri egongo dira katalogoak, baita hainbat udal egoitzetan ere

Bermeon, 2020ko azaroaren 30ean.- Bermeoko haur eta gazteek egunotan jasoko dute 2021-2022 ikasturteko Euskarazko Produktuen Katalogoa. 16 urtera arteko ume eta gazteen etxe guztietara iristeko liburuxkaren 1.500 ale eta QR-a duen 800 markatzaile banatuko dira, ikastetxeen bitartez. Gainera, herriko liburu eta jostailu dendetan eskuragarri egongo dira katalogoak, baita hainbat udal egoitzetan ere (Udal Liburutegia, Kultur Etxea, Musika Eskola…).

Zalantzarik gabe, urteko garai hau berezia izaten da etxeko gazteenei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jokoak erosi edo oparitzeko. Hau dela eta, garai hau aukeratu da Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria kaleratzeko (aurtengoa 23.ena izango da). Euskal Herriko udal eta mankomunitatetako 100 Euskara Zerbitzuren baino gehiagoren artean egin dute katalogoa.

Paperezko edizioak edukiak bi atal nagusitan antolatuta dakartza: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua bata, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua bestea. Hala ere, paperezkoak ez dakartza www.katalogoa.eus webguneak jasotzen dituen produktu guzti-guztiak. Aipatu beharra dago, webgunea bera maiz eguneratzen dela eta dagoeneko 8.000 produktu inguru biltzen dituela.

Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, guztira, katalogoaren paperezko edizioaren 70.000 ale banatuko dira eta horietako batzuk, esan bezala, Bermeora etorriko dira.

30 / 11 / 2021

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0