Albisteak

Albistea

Irakurleen Txokoa eta Antzerki Tailerra bueltan datoz beste behin

-Bermeoko Udal Liburutegiak eta Udalaren Euskara Sailak antolatutako Irakurleen Txokoak literaturan interesa duten pertsonak elkartuko ditu

-Antzerki Tailerrak berriro irekiko ditu ateak urritik ekainera bitartean eta bertan parte hartu nahi duten pertsonek Berhaz bulegoan eman beharko dute izena

Bermeon, 2021eko irailaren 14an.- Irakurleen Txokoak eta Antzerki Tailerrak laster emango diote hasiera ikasturteari. Bermeoko Udal Liburutegiak eta Udalaren Euskara Sailak antolatzen duten Irakurleen Txokoa urriaren 21ean hasiko da eta Antzerki Tailerra, aldiz, 2021eko urriaren 6tik 2022ko ekainera bitartean jardungo da. Lehenbizikoan izena emateko azken eguna urriaren 20a izango da eta bigarrenean parte hartu nahi duenak irailaren 30era arte izango du aukera.

Arrate EgaƱa idazleak dinamizatzen duen Irakurleen txokoan, hilean behin, literaturan interesa duten pertsonak biltzen dira. Taldea hilabete bakoitzeko hirugarren ostegunean elkartzen da Udal Liburutegian (18:30etik 20:00etara). 2011n hasitako ekimen honetan parte hartzea doakoa da eta Udal Liburutegian eman beharko da izena. Interesdunek bertara hurbildu, izena eman eta hurrengo hilabeterako liburua jaso besterik ez dute egin behar. Gainera, hileroko dinamikaz gain, urtean zehar idazle batekin solasaldia ere egingo da idazleen lana lehen eskutik ezagutzeko.

Guztira, aurten, 8 liburu irakurriko dira eta euskal ekoizpenez gain, literatura unibertsala ere jorratuko da. Hori bai, denak izango dira euskaraz idatzitakoak edota euskarara ekarritakoak. Ekimen honen helburuak dira irakurzaletasuna sustatzea, euskaraz idazten duten idazleak eta euskarara itzulita dauden nazioarteko autoreen lana ezagutzera ematea, talde egonkorra lortzea, guztiok gustura egotea, eta partaideen eta dinamizatzaileen arteko konfiantza giroa sortzea.

14 / 09 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0