Prensa

Prensa

Bihar zabalduko da Bermeoko Goiko plazako azoka txikia

Postuetako saltzaileek eta Bermeoko Udalak lortutako akordioari esker, asteartero egiten den azoka txiki honek ateak irekiko ditu berriz osasun eta segurtasun neurri guztiak betez

Bermeon, 2020ko ekainaren 15ean.- Bermeoko Goiko plazan asteartero egiten den merkatu txikiak bihar irekiko ditu ateak berriz ere. Izan ere, Bermeoko Udala eta postuetako saltzaileak akordio batera iritsi dira jarduera hau berriz ere martxan jartzeko. Noski, indarrean dauden segurtasun eta osasun neurri guztiak behar bezala bermatu beharko dira, bai saltzaileen eskutik eta baita erosleen eskutik ere.

Besteak beste, alde biek adostutako akordioan, honakoak jasotzen dira:

-Azoka txikiko saltzaileen jarduera behar bezala betetzeko, salmenta postu guztiak bi bloketan banatzea erabaki da. Honela, aste biko epean denek lan egiteko aukera izango dute.

-Postu guztiek sartzeko aukera izan dezaten, hauen neurriak murriztuko dira: 5 metroko postuak 4 metro izatera pasako dira eta 8 metrokoak 6 metro izatera.

-Postuen arteko distantziari dagokionez, 6 metroko pasabidea bermatu beharko da eta, aldeen artean, 4 metroko distantzia bermatu beharko da.

-Postu barruan, saltzaileek gutxienez bi metroko aldea gorde beharko dute. Gainera, saltzaileek erabili eta botatzeko eskularruak jarri beharko dituzte bezeroen eskura.

15 / 06 / 2020

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0