Prensa

Prensa

Danok Bat, Danok Batera San Silbestre 2019 lasterketa solidarioa abenduaren 29an izango da

Bermeon, 2019ko abenduaren 17an.- Aurten DANOK BAT, DANOK BATERA-SAN SILBESTRE 2019 lasterketa solidarioa abenduaren 29an izango da Bermeon, gaixotasun arraroak eta beharrizan ezberdinak dituzten umeei laguntzeko. Antolatzaileak Bermeoko Eutsi gogor Danok Batera (EGDB) eta Kate Sarea elkarteak izango dira.

 

Lasterketa, 13:30ean hasiko da Portuko Olatu eskulturaren inguruan eta adin guztietako pertsonek parte hartzeko aukera izango dute. Hiru ibilbide egiteko aukera egongo da: 500m, 2km eta 4km (2 km bi aldiz). Dortsalak, abenduaren 20tik eta 28ra arte, honako tokietan eskura daitezke: Bermeoko Intersport eta Aribike dendetan eta Orain Bai Fitness Clubean.

 

Aurten, enpresa laguntzaileei esker, dortsalarekin zozketa batean parte hartzeko aukera egongo da (3 euroko kostua izango du dortsalak). Gainera, Abenduaren 29an dortsala eta EGDB kamiseta (7 euro) erosteko aukera izango da Lameran, 11:30etik aurrera.

 

Bestalde, promozio desberdinak egongo dira EGDB elkarteak salgai duen toaila eta kamisetarekin, elkarrekin erosten badira. Aukera polita Gabon opari solidarioa egiteko. Dortsalekin, EGDB kamisetekin eta toailaren salmentarekin lortutako dirua, EGDB elkartearentzat eta behar ezberdinak dituzten Bermeoko umeentzat izango da.

 

Aurten ere beste helburu bat dago, oso garrantzitsua antolatzaileentzat: Bermeoko ume eta gaixotasunen arloan lan egiten duten beste elkarteen aktibitatea kaleratzea. Aurten Gurutze Gorria, Aspanovas eta TEA Gurasoen taldea (Autismoren Arloan lanean dabiltza) izango dira. Antolatzaileak lanean dabiltza datorren urtetik aurrera gizarte elkarte gehiagok parte hartzeko eta haien lana ikustarazteko.

17 / 12 / 2019

Otras noticias

  • Citas
  • Volante de empadronamiento
  • Volante de convivencia
  • Expedientes económicos
  • Deporte on-line
  • Recibos de basura
  • Multas
  • Matrículak
  • Plusvalías
  • Tributos municipales

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0