Albisteak

Albistea

Ertzaintzak ostra eta lanpernen 48 kilo konfiskatu ditu Bermeon eta Sukarrietan

Zapatuan atzeman zituzten arrantzaleak isilpeko ehiztarien aurkako jarduketa batean.

Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko agenteek 32,5 kilo ostra eta 15,5 kilo lanperna konfiskatu zituzten zapatuan.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, isilpeko ehiztarien aurkako jarduketa baten emaitza izan zen zapatukoa. Ostren kasuan, Sukarrietan atzeman zituzten arrantzaleak. Horiek identifikatu eta kudeaketa lanak egin ostean, agenteek ostrak itsasora bueltatu zituzten.

Lanpernen 15,5 kiloak, berriz, Bermeon atzeman zituen Ertzaintzak. Krustazeoak beste arrantzale talde baten eskuetan zeuden, eta Sukarrietan egin modura, horiek identifikatzeari ekin zioten agenteek. Konfiskatutako lanpernak elikagai bankura eraman zituztela jakinarazi du iturri berberak.

HITZA

02 / 09 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0