Albisteak

Albistea

Madalen Eguna udalbatzagaz batera ospatzeko plazak zozkatuko ditu Bermeoko Udalak

Bermeoko Udalak Madalen Egunean, uztailaren 22an, herritarren artean herriko udalbatzagaz batera itsasontzian Izarora joateko eta horiekin batera Madalen jaia ospatzeko hainbat plaza zozkatuko ditu.

Zozketan parte hartu nahi dutenek uztailaren 16a baino lehen izena eman beharko dute Berhaz bulegoan, 08:30etik 14:30era bitartean. Zozketan Bermeon erroldatuta dauden eta 18 urtetik gora dituzten herritarrek soilik parte hartu ahal dute.

Izena ematerakoan, banaka edo bikoteka egin daitekeela adierazi du udalak. Gainera, aurreko urteetan zozketa irabazi eta ontzian joan direnek ezin dute parte hartu.

Zozketa egindakoan, irabazleen izenak Internet bidez jakinaraziko dituzte uztailaren 18anBermeoko Udalaren webguneanFacebook-en eta Twitter-en.

HITZA

09 / 07 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0