Albisteak

Albistea

Bermeoko Andra Mari jaiek badute bere irudia

“Badatoz!” izenburupean, irailaren 7tik 16ra ospatuko diren Bermeo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiek badute irudia. Aketz Zubia Mingolarra bermeotarrak irabazi du kartel lehiaketa, 600 euro poltsikoratuz. Epaimahaiak bi lan aukeratu zituen aldez aurretik, eta herritarrak izan dira Zubia irabazle egin dutenak. Parte hartzea aipagarria izan da, ia 400 pertsonek parte hartu baitute. Jai batzordeak botoa eman duten bermeotar guztiei eskerrak eman dizkie, “herritarron iritzia garrantzitsua delako”.

DEIA

08 / 07 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0