Albisteak

Albistea

Kirol denboraldiko lurreko eta uretako egitarauan parte hartzeko izena emateko epeak zabalduko dira

Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak 2019/2020 kirol denboraldiko lurreko eta uretako egitarauan parte hartzeko izen-ematea zabalduko du. Abonatuentzat uztailaren 1ean zabalduko da izena emateko epea eta ez abonatuentzat uztailaren 11n. Bermeoko Udalaren kirol patronatuak jakinarazi duenez, hileko ikastaroen eskaintza zabaldu egin da, ordutegiei dagokienez.

Eskaintzari dagokionez, adinen arabera banatuta honakoa da: 3 eta 5 urte bitarteko umetxoek igeriketa ikastaroak izango dituzte (akuateka 3, akuateka 4 eta akuateka 5, astean zehar eta asteburuetan) eta baita ere 5 urtetik gorakoek (akuateka 5 eta 6, amorrotsa, estiloak 1 eta estiloak 2, eskola lehiaketetarako prestakuntza (G1 eta G2) eta akuagazte).

Horrez gain, 5 urtetik gorako umeei zuzenduta, karatea, gimnasia erritmikoa eta zumba kids izango dira. Gazteei zuzenduta hainbat ikastaro izango ditugu: gimnasia erritmikoa, igeriketako ikastaroak, akuagazte, terapeutikoa, aqua running-a, karatea, aquagim-a, pilates eta hipopresiboak.

Bestalde, helduentzat aquagim-a, aqua running-a, pilates-a, igeriketako ikastaroak (hastapena, hobekuntza, estiloak, trabesia eta lehiaketa), igeriketa terapeutikoa, hipopresiboak eta karatea izango dira. Nagusientzat honakoa izango da eskaintza: 65 plus taldea, igeriketa ikastaroak (hastapena, hobekuntza, estiloak, trabesia eta lehiaketa), aquagim-a, pilatesa eta hipopresiboak.

DEIA

03 / 07 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0