Albisteak

Albistea

'Bizi Bermeo' ekimenak itsasoa eta arrantzari lotutako Bermeoko nortasuna erakusten du

'Bizi Bermeo' ekimenak itsasoa eta arrantzari lotutako Bermeoko nortasuna erakusten du. Gaur aurkeztu dute ekimena Aritz Abaroak, Bermeoko alkateak;Leire Egiartek, BTWC elkarteko ordezkariak, eta Bego Gangoitik, Bermeoko turismo bulegoko arduradunak. 'Bizi Bermeo'K Gaztelugatxeko San Juan, arrain kontserba lantegiak, arrantzaleen kofradia eta arrantzaleen museoa ezagutzeko, itsasontzian bidaiatzeko eta Bermeo Tuna Pintxo Tour ekimenarekin gozatzeko aukera eskainiko du.

Abaroaren esanetan, ‘Bermeo Bizi’ ekimenaren helburu bat da Bermeok itsasoarekin lotuta duen ondare guztia balioan jartzea eta ezagutzera ematea eskaintza bateratu baten bidez, izan ere, “horrela bisitariek zein herritarrek bere eskura izango dute gure ondare garrantzitsua ezagutzeko aukera”. Ildo horretan, Leire Egiartek gaineratu duenez, BTWC proiektuan jasotzen den moduan, Bermeo Atunaren sektorean erreferentziazko herria gara, gure tradizio historikoagatik, atunaren eta kontserben sektoreen eragin sozial eta ekonomikoagatik, eta mundu mailako erreferentea izateagatik arrantza jasangarriaren praktikarik onenetan. “‘Bizi Bermeo’ ekimenaren bidez horren berri izango dute Bermeora datozen pertsonek. Esate baterako, Bermeoko kontserba lantegietara antolatutako bisita gidatuetan gure produktuen bikaintasuna eta lan egiteko era egokiak erakutsiko dira”, gaineratu du.

DEIA

28 / 06 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0