Albisteak

Albistea

Ate irekien jardunaldiak egingo ditu Xixili Taldeak

Bermeoko Araneko kiroldegian eta Gernika-Lumoko Santanape kiroldegian egingo dituzte, astelehenetik [ekainaren 10a] ostiralera [ekainaren 14a].

Xixili Taldeak ate irekien jardunaldiak egingo ditu ekainaren 10etik 14ra bitartean, Bermeoko eta Gernika-Lumoko kiroldegietan.

Bermeon, astelehenean [ekainaren 10a], eguaztenean [ekainaren 12a] eta barikuan [ekainaren 14a] gimnasia erritmikoa ezagutzeko aukera izango dute bertaratutakoek 17:30etik 18:30era Araneko kiroldegian. Bestalde, Gernika-Lumon, asteartean [ekainaren 11a] eta eguenean [ekainaren 13a] egingo dituzte ate irekien saioak. 8 urtetik beherako neska-mutilak 17:00etatik 18:00etara bitartean hurbildu ahalko dira Santanape kiroldegira; eta jarraian, 9 urtetik gorako gaztetxoen txanda izango da 19:00ak arte.

HITZA

 

 

07 / 06 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0