Albisteak

Albistea

Merkatu txikia zapatuan, ekainaren 8an, Bermeoko Goiko plazan

 

Haitz Nagusije auzo elkarteak antolatuta, Bermeoko Goiko plazan merkatu txikia izango dugu zapatuan, ekainaren 8an, 10:00etatik 18:00etara.

Bertan arropak, liburuak, koadroak, diskoak, jostailuak eta bestelakoak aldatzeko, trukatzeko, erosteko edota saltzeko aukera egongo da. Merkatu honetan produktuak salmentan edo elkartrukean jarri nahi dituztenek Gizarte eta Kultura etxean (946179155) eman behar dute izena.

Haitz Nagusije auzo elkarteak herritarrak merkatu txikira gonbidatu ditu, “giro onean”, Bermeoko Alde Zaharrean era askotako produktuak eskuratzeko edota trukatzeko aukera izango baitute.

 

 

04 / 06 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0