Albisteak

Albistea

Musikak Bermeoko arratsaldeak hartuko ditu egunotan

Musikaren doinuek Bermeoko zokoak girotuko dituzte bihar eta etzi. Bermeoko Udal Musika Eskolak antolatuta, ikasturteari amaiera eman eta urtean zehar ikasitakoa agerian uzteko ekitaldi eta kontzertuak egingo dituzte eskolako ikasleek.

Hasteko, bihar, 18:00etan, dagoeneko tradizioa bilakatu den Tutti kontzertua eskainiko dute Santa Eufemia elizan. Kontzertuan Musika Eskolako talde guztiek hartuko dute parte. 19:00etan, bestalde, musikazaleek Musikairean izeneko ekitaldiaz gozatzeko aukera edukiko dute Arrantzaleen Museoan.

Eguaztenean Sancti Spiritus Udal Zaharren Egoitzako egoiliarrei hurreratuko diete musika. Izan ere, 17:30ean Doinuak ekitaldia eskainiko dute musika eskolako ikasleek egoitzan bertan. 19:30ean berriz batuko dira eszenatokitzat hartuko duten Arrantzaleen Museoan, Musika Taldean izeneko kamara kontzertua eskaintzeko.

hitza

04 / 06 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0