Albisteak

Albistea

Bermeoko Bertso Topaketak herriko 200 ikasle batuko ditu bihar

Eleizalde ikastolako, San Frantzisko Herri ikastetxeko, Sagrado Corazon ikastetxeko eta Bermeoko institutuko ikasleen amaierako jaialdia izango da. Ikasturtean landutakoa kalera ateratzea da ekimenaren helburua.

Eleizalde ikastola, San Frantzisko Herri ikastetxea, Sagrado Corazon ikastetxea eta Bermeoko institutua Bermeoko Udalak sustatutako Gu ere bertsotan/Mundu bat bertso proiektuan parte hartzen ari diren ekimenaren barnean dago kokatuta jaialdia.

Bermeoko Bertso Topaketa egingo duten hirugarren aldia izango da biharkoa. Ikastetxeetako 200 bat umeSagrado Corazon ikastetxean batuko dira, 15:00etatik 16:00etara bitartean. Topaketaren helburua 2018/2019 ikasturteari amaiera borobila emateko ikasturte osoan landutakoa kalera ateratzeaeta jendaurrean erakustea da. 

Hala izanik, gela bakoitzeko ikasleek bertsoa botako dute eta abeslari batek ikasleekin batera kantuak abestuko ditu. Biharko ekimenera bertsolariak ere hurreratuko dira. “Duda barik, giro oso polita izango da gure herriko ikasleek eskainiko duten bertso topaketan”, adierazi du Juan Karlos Agirre Gazteria zinegotzia izanak.

Bertsolaritzaren mundua ezagutzen. Gu ere Bertsotan/Mundu bat bertso proiektua udaleko Gazteria Sailak sustatutako egitasmoa da. Proiektuagaz, ikasleek “ahozkotasunetik abiatuz” hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonalak lantzen dituzte.

Bertso jolas, ariketa, entzunaldi, bertso bideo, ikus entzunezko eta bestelako material osagarrien bidez bideratu dute egitasmoa.

Era horretara, astero edo hamabostero, ordu batez, bertsolaritzaren oinarrizko ezagutza jaso dute Bermeoko ikasleek. Urtean zehar egiten dituzten jaialdietarako bertsoak prestatu dituzte bertsolaritza klaseetan, eta baita jendaurrean zelan egon eta zelan jokatu landu dute ere .

HITZA

30 / 05 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0