Prensa

Prensa

#Bermeotunaminbiziarenaurka kanpainaren balorazio positiboa egin dute

 

Maiatzaren 9tik 20ra bitartean martxan jarritako kanpainak gibeleko minbiziaren ikerketan laguntzekohelburua izan du.

Elkartasun kanpaina Bermeo Tuna World Capital elkarteak Bermeoko Arrain Azoka elkartearen laguntzagaz sortutako egitasmoa da. Antolatzaileek azaldu dutenez, kanpainak iraun duen egunetan jendea hegaluzea jaten agertzen ziren 3.000 argazki inguru partekatu dira sare sozial desberdinetatik #Bermeotunaminbiziarenaurka traola erabilita.

Hori dela eta, gaur eguerdian Arrantzaleen Museoan egindako ekitaldian, BTWC elkarteak eta Bermeoko Arrain Azokako elkarteak 3.000 euroko txekea eman diete Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteari eta Bizkaiko CIC Biogune-Ciberehd zentroari.

Bertan, Leire Egiarte BTWCeko dinamizatzailea, Idurre Bideguren,Bermeoko jarduneko alkatea eta Arrain Azoka elkarteko presidentea, Jose Ramon Bustillo eta Gabriel Maria Otalora, Bizkaiko AECCren presidentea eta gerentea, hurrenez hurren, eta Malu Martinez Chantar CIC Bioguneko Liver Disease laborategiaren zuzendaria egon dira.

Herritarren inplikazioa. Bidegurenek bermeotarrek proiektuagaz eduki duten “inplikazio handia” eskertu du. Iniziatiba arrakastatsua izateko jendearen parte hartzea “ezinbestekoa” izan dela adierazi du, eta argazkiak sare sozialetan partekatzen aritu direnez gain CIC Bioguneko eta Minbiziaren Aurkako Elkarteko ordezkarieri eskerrak eman dizkio.

BTWC ekimenaren helburua hegaluzearen kontsumoa eta jasangarritasuna bultzatzea dela adierazi du Bidegurenek, eta hori lortu ahal izateko sortu dituzten proiektuen artean, helburu solidarioak dituztenen aldeko apustua egitea garrantzitsua dela nabarmendu du. Hala, elkartasun kanpaina jendearen parte hartzea eskatzen zuen egitasmoa izanik, emaitzagaz “pozik” daudela azaldu du.

Martinezen berbetan, proiektua duela bi urte jaio zen, eta kanpainan zehar lortu duten babesa “ikusgarria”izan dela adierazi du, eta “esperientzia aberasgarria” izan dela.

Egitasmoaren bidez eskuratu duten diru laguntza gibeleko minbiziaren prebentzioa eta tratamendua aztertuko dituen ikerketara bideratuko dute. Ikerketak aurrera egin ahala lortutako emaitzak argitaratzeko gogotsu agertu da laborategiaren zuzendaria, eta Bermeoko herriagaz batera minbiziaren inguruko ikerketak sustatzeko proiektuak bultzatzen jarraitzeko asmoa azaldu du.

HITZA

 

 

30 / 05 / 2019

Otras noticias

  • Citas
  • Volante de empadronamiento
  • Volante de convivencia
  • Expedientes económicos
  • Deporte on-line
  • Recibos de basura
  • Multas
  • Matrículak
  • Plusvalías
  • Tributos municipales

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0