Albisteak

Albistea

Bakio eta Bermeo arteko ibilaldi "apartaz" gozatu dute berbalagunkideek

Zapatuan, Gernika-Lumoko tren geltokian bildutako 34 berbalagunkideek Bermeo eta Bakio arteko txangoa egin zuten. 14 kilometroko txangoan Ermu, Matxitxako eta Gaztelugatxe zeharkatu zituzten.

 

Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko mendi irteera egiten du hilabetero Gernikako Berbalagunek. Hala, zapatuan, Gernika-Lumoko tren geltokian bildutako 34 lagunek Bermeo eta Bakio arteko txangoa egin zuten.

Gernika-Lumon trena hartuta joan ziren kostako herrira, eta handik 14 kilometroko txangoan joan ziren Bakioraino. Ibilaldian zehar, Ermu, Matxitxako eta Gaztelugatxe zeharkatu zituzten. Gaztelugatxen, gainera, San Juan ermitara igotzeko baimena lortu zuen taldeak.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, eguraldia lagun izan zuten Berbalagunkideek: “Ibilaldia egiteko eguraldi aparta izan genuen. Ia amaierara arte aterri egon zen, Eneperitik Bakiorako tartean euri apur bat egin zuen-eta”.

Inguruaz gozatzeaz gain, historia ere ikasi zuten. “Iratxe Uriguenek inguruko zenbait tokiri buruzko azalpenak eman dizkigu, eta inguruaz gozatzeaz gain, historia ikasi dugu”.

HITZA

 

29 / 05 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0